Osagaiak:
-8 arrautza
-250 g gurin
-8 koilarakada azukre
-8 koilarakada gari urun
-600 cl esne
Prestateko erea:
Gurinaz igurtziko dogu tartea egiteko erabiliko dogun moldea. Zuringoak edur-puntuan ipiniko doguz irabiagailuagaz. Beste ontzi baten osagaiak botako doguz ordena honetan: gorringoak, azukrea, gari uruna, gurina, zuringoak (edur-puntuan) eta esnea. Osagaiak nahastau eta orea botako dogu gurinez igurtzitako moldera. Moldea laban sartuko dogu (aurretik 200 gradutan izango dogu berotzen), eta handik hiru ordu laurenera eginda egongo da tartea.