Jakin badakit krisiaren gainean hainbat idatzi dana, baina akabuko astetan gertatutakoa gertatuta ezin izan dot pentsaten dodana barruan euki. Ganera, ziur nago askok bardin pentsatzen dabena.
Zapatero eta Idoia Mendiari esaldi zelebrea entzun neutsen: “krisi hau nahiz eta langileek ez daben sortu, orain guztion artean lan egiteko ordua da eta esfortzu bat eskatu behar jake hiritarreiâ€. Orain arte gauzak ondo joan ei diran bitartean, edo ekonomia, batzuena batez ere, ondo joan dan bitartean aberastasuna guztion artean banatu da: batzuen kasuan langileen soldatak ez dira jaitsi, gasolinaren prezioa ez da euro t´erdira heldu, pisuak erosteko maileguak barra-barra emon dira… eta besteen kasuan enpresen etekinak banatu dira. Arazoa hauxe da: azkenengo diru honen banaketa-zatiketa egiteko zatitzailea oso zenbaki txikia izan da. Umeek zatitzen ikasten dabenean egiten dabezan hasierako zatiketen antzekoa zati 2, zati 3 edo zati 4 egin dute. Milakoez edo hamar milakoez zatitzen ez dabe ikasi; agian datorren urtean ikasiko dabe. Baina ez dot uste ikasiko dabenik hurrengo urteetan. Gauzak hobeto doazenean, barriro ere zatiketa berberak errepikatuko dabez, ezer ez aurreratu barik.