Aide Italian ibili zen joan den ikasturtean, hango enpresa batean praktikak egiten. Gaztearen esanetan, esperientzia ahaztezina izan zen, mundu guztiari aholkatuko liokeena.
Zertan ibili zinen Prato herrian?<7b>
Enpresara ailegatu nintzenean, egiten zer nekien galdetu zidaten. Nik iaz Telekomunikazio eta Informatikoaren Sistemak prestakuntza-zikloa egin nuen eta ikasturtean zehar zer ikasi nuen azaldu nien. Enpresa baten webgunea egiten jarri ninduten eta denbora librea nuenean, ploterrak eta sareak instalatzen laguntzen nuen.
Ezberdintasunik badago hango lan egiteko era eta gurearen artean?
Bai, bertan lehenengo minututik azken minutura arte aprobetxatzen dute. Ez dago kafea hartzeko atsedenaldirik.
Eta irakasteko eran?
Ere bai. Gauzak zure kabuz egin behar dituzu. Niri horrela esan zidaten: “Hau da egin behar duzuna eta hemen duzu azalpen-liburua, argibideak italieraz dituena. Animo!â€. Zerbait ez nekienean galdetzen nuen eta eurek azaltzen zidaten, baina gero nik neure kabuz egin behar izaten nuen. Ikaste-prozesua erabat ezberdina da, eta, ondorioz, lanari beste arreta bat jartzen diozu. Hemen, ordea, ia dena ematen dizute eginda.
Hizkuntza ezagutu ez izanak oztopoa izan zen, beharbada.
Hasieran arazoak nituen nire zalantzak azaltzeko, eta apur bat larritu nintzen. Baina astean behin italierazko ikastaro batera joaten nintzen eta han hitz teknikoak ere irakasten zizkidaten. Hizkuntza ulertzea lortu nuen azkenean.
Esperientzia baliagarria izan da zuretzat?
Oso. Gauza berri asko ikasi ditudalako: ezagutzen ez nituen programak erabiltzen, ekipamenduak instalatzen, hizkuntza bera... Gainera, herria eta ingurua ezagutzeko aprobetxatu dut, eta nire kabuz bizi izaten eman ditut hiru hilabete. Oso esperientzia aberasgarria izan da, mundu guztiari gomendatzen diodana.
Non bizi zinen han?
Ikasle-egoitza batean, Euskal Herriko beste hiru mutilekin. Erosotasun guztiak genituen; wifi eta guzti. Egonaldiak eduki zuen “oztopo†bakarra nik lanaldi zatitua nuela izan zen; eta pisukideek, lanaldi jarraitua. Baina etxera bueltatzen nintzenean, buelta bat ematera ateratzen ginen.
Bueltatuko zinateke?
Bai, pentsatu barik. Italia betidanik ezagutu nahi izan dudan herrialdea da eta praktikei esker egin dut. Hala ere, ahalko banu, nahiago nuke beste herrialde batera joan; Eskoziara, esate baterako.
Orain marketin ikasten zabiltza. Lotura handirik ez du iaz ikasitakoarekin, ezta?
Ez, baina gustatzen zait. Gainera, etorkizunean irakaslea izatea gustatuko litzaidake eta Irakasle-eskolan sartzen ahaleginduko naiz. Irakasle batek behin esan zidan, lan egin baino, denetarik egin nahi nuela (kar, kar)... Marketin praktikak irailean izango dira eta horiek amaitzen ditudanean, lanen bat topatzen ahaleginduko naiz. Eta pozik banago, han geldituko naiz; osterantzean, unibertsitatera joango naiz.
Gaztea eta ...