Osagaiak (lau lagunentzat):
- Kilo bat baba garandu
- Zanoria eder bat (dadotan zatitua)
- 200 g pernil (dadotan zatitua)
- Kipula bi
- 4 berakatz-atal
- Patata eder bat
- Tomate heldu bat
- Ardao zuri apur bat
- Orioa
- Ura
- Gatza
Prestateko erea:
Kipulak eta berakatzak garbitu eta ondo txikituko doguz. Kazuelan orio-zorrotada bat bota eta kipulea eta berakatzak bost minutuan izango doguz erregosten. Zanoria, pernila, babak eta tomatea gehituko doguz. Su gozoan, ordu laurenean eukiko dogu egosten. Ardao zuria eta ur apur bat botako deutsaguz. Kazuelari tapea jarri eta beste ordu lauren baten izango dogu surtan. Patatea txikitu eta gehitu egingo deutsagu. Patatea eginda dagoanean, kazuelea surtan itxiko dogu, su gozoan, saltsea apur bat loditu arte.