Gu ggenheim bi

Aikor aldizkaria 2010ko ira. 27a, 08:29

Testua: Juan Luis Goikoetxea; irudia: Aritz Albaizar

- Eureka, Txori! - Kontxo Luki! Zer topeu dozu ba? - Aditz barria aurtengo kurtsorako. - Zer aditz edo zer aditzondo? - Euskal aditza: Gu ggenheim Zuekkenheim Bera ggenheim Hareekkenheim… - Genheim Alemaniako uria da, gero, Luki! - Eta zer? Asasinatu be arabierako hassasijin berbatik dator –“haxixak mozkortuak” esan gura dau, eta euskaraz da asasinatu. - Dana dala Luki, zer zentaila esan gura dau aditz horrek? - Esan gura dau: mundu globalizatuko turistak kalimotxoaren jaioterrira erakartzeko museo-ontzi titaniozkoa. - Hori guztiori esan gura dau? Eta titaniozkoa? Titanic ez zen ito ba? - Bai! Museo hori itoko balitz be, bilbotarrak naufrago. Gu ggenheimi esker gara ezagun munduan Txori. - Zuekenheim izango zarie Luki, ni ez. - Euskaldun guztiok ggenheimdu gaitu museo horrek Txori. - Ez nau ni ggenheimdu, baina turista asko bai. - Mundu zabalean da ezaguna, Txori, Guggenheim Bilbao. - Baita Athletic eta Loiolako Inazio be, eta Donostiako Kontxia nahiz Iruñeko zezenak eta Biarritz. - Edozelan bere, zertarako, Luki, Guggenheim bi? - Zer egingo jako ba! Euskaldunok, zoritxarrez, danetan bi, batasuna baino bitasuna praktikatzen dogu, bat zenbakia ez dakigu, eta holan ezin gara lehenengoak izan ezertan, gehienez be bigarrenak. Zuk Txori bigarrena Urdaibaiggenheimegaitik dinozu? - Horixe ze, ni Urdaiezggenheim-en alde nago. Euskaldun asko antiggenheimdu da Sukarrietako proiektuagaz. - Guk, Txori, gora Guggenheim edo gara edo gera edo giri edo Gehry…, baina Gu ggenheim! - Hain alde paretan bazara, Luki, laster dabe ipiniko lukia, azeria, museo aurreko Puppy txakurraren lekuan.