Azaroan, Zamudiora!

Aikor aldizkaria 2010ko urr. 25a, 13:09
Argazkiak: Zamudioko Udala
Izan be, azaroaren 10etik 14ra bitartean zaindariaren jaiak ospatuko dabez bertan. Aurtengo jaiek arpegi ona ipini deutsie krisialdiari eta sanmartinak herritar guztiei zuzendutako ekitaldiz beteta jatorkuz. Ezin dozu aukerea galdu. Txorierriko mortzilarik onenak Zamudion egiten dirala dinoe hangoek, eta batzuk munduko onenak dirala be esatera ausartu egiten dira. Edozelan be, zamudioztarrek halan emongo deutsee hasierea jaiei: mortzila-saboreagaz. Azaroaren 10erako, arratsalderako, Mortzila Saria-erakusketea antolatu dabe frontoian eta Mariano Ruiz Zamudio K.E.ko entrenatzaileak txupina bota ostean, mortzila goxo-goxoak banatuko dabez bertaratutakoen artean. Handik aurrera bost egun eukiko doguz dibersinorako. Besteak beste, kalejireak, musikea eta dantzak nagusi izango dira Zamudioko bazter guztietan. Bateren batek ondo pasaten ez badau, gura ez daualako izango da hori! Umeentzat, esate baterako, puzgarriak ipiniko dira, eta rock ekitaldi bat be egongo da. Jaietako gauak talde honeek girotuko dabez: Kop, Vendetta, Drindots, Kaotiko, Ze esatek eta Trikizio. Eta zapatuan herri-bazkaria egingo da frontoian. Bapo bazkaldu ostean, herriko taldeek indarrak neurtu beharko dabez alkarregaz eta, horretarako, hainbat proba eukiko dabez: lokotxak, txingeak, trontzea, zamea, egur pilaketea, giza probea eta soka-tirea. Domekan Kultur aniztasunaren jaia egingo da bigarren aldiz, eta bertan Chile Lindo eta Bi Gira taldeek hartuko dabe parte. Ekitaldia Oihan Vegak aurkeztuko dau. Amaiera bikaina emongo jake jaiei! Idi-probak eta azokea Baina jaien aurreko asteburuan be zer egin eta zertaz gozau egongo da Zamudion. Lagun probazaleak hango alkarteak idi-probak antolatu dauz azaroaren 5erako, 6rako eta 8rako. Probak iluntzeko 8:30ean izango dira, karrajuan. Horrezaz ganera, Zamudioko Azokea egingo da azaroaren 6an eta 7an. Euri zaparrada handien eraginez bertan behera itxi zan azokea igaz; ia aurton eguraldia lagun daukagun! Hilaren 6an, zapatuan, egongo diran ekintzen artean perretxiko jana da aitatzekoa. Pintxoak euro baten salduko dira eta batzen dan dirua Gure señeak Derioko alkarteari emongo deutsie. Azokearen egun nagusia domekea izango da. Guztira 90 postu jarriko dira: ogia, pastela, txarrikia, txakolina, frutea... ekoizleek hainbat produktu eroango dabez Zamudiora. Era berean, Bizkaiko Limusin Abelgorrien XVII. Txapelketea egingo da azokearen barruan. XXV. Azokea Azaroa 6, zapatua 11:00: Ganadua pisetea. 12:00: Abere lehiaketea (emeak). 12:30: Perretxiko jana. 17:00: Abere lehiaketea (harrak). 18:00: Perretxikoak sailkatzea. Azaroa 7a, domeka 10:00: Abere eta nekazaritzako produktuen erakusketea. 10:00: Limusin abelgorrien eta Zamudioko ganaduaren erakusketea. 11:00: Bizkaiko Limusin abelgorrien XVII. Txapelketako enkantea. 12:00: Txakolinaren eta gaztaiaren dastaketea. 12:00: Txapelketako behi, zezen eta ganadutegi onenaren aukeraketea. 13:00: Txapelketako sari eta garaikurren banaketea. 13:30: Nekazaritza Lehiaketako sari eta garaikurren banaketea. San Martin jaiak Azaroak 10, eguaztena 17:00: Mortzila Saria-erakusketa, frontoian. 19:00: Txupina eta pregoia, Mariano Ruiz Zamudio K.E.ko entrenatzailearen eskutik. 19:00: Kartel Txapelketearen irabazleari saria emotea. 19:00: Gozokiak. 20:30: Mortzilak dastatzea, frontoian. Azaroak 11, eguena. San Martin eguna 12:00: Mezea. 12:30: Kopaua, trikitilariek girotua. 16:00: Mus eta briska Txapelketea, Adintsuen Etxean. Azaroak 12, barikua. San Martintxu eguna 17:00: Rum rum rock, eskolan. Euria izan ezkero, frontoian. 22:00: Fanfarrea. 23:00: Kontzertuak: Kop + Vendetta + Drindots. Azaroak 13, zapatua 11:00: Umeentzako jolasak eta puzgarriak, frontoian. 11:30: Kalejirea, Bertokoren eskutik. 15:00: Herri-bazkaria, frontoian. 17:00: Koadrilen arteko erronkea, frontoian. 20:30: Ruaille buaille folk taldearen emonaldia. 23:00: Kontzertuak: Kaotiko + Ze esatek + Trikizio. Azaroak 14, domeka 11:00: Umeentzako puzgarriak. 11:30: Kalejirea, txistulariek girotua. 12:30: Dantzen agerraldia Hiru bat taldearen eskutik, Eskolan. 16:30: Skatearen erakustaldia, frontoian. 18:00: Kultur aniztasunaren jaia, Oihan Vegak aurkeztua: Chile lindo + Bi Gira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).