Korrika 1980an sortu zenetik 30 urte pasatu diren arren, AEK-k, oraindik ere, herritarren laguntza behar du bere proiektua aurrera atera ahal izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) diru-laguntza politika hobetu bada ere, Nafarroan eta Iparraldean jasotzen diren diru-laguntzek ez dute jardun arruntaren ehuneko txiki bat baino estaltzen. Gainera, EAEn ere diru-laguntzen politikan atzerapausoak emango ez ote diren zalantza daukagu. Bestalde, badaude AEKn hamaika egiteko ezin direnak diru-laguntza publikoen bidez bete, esaterako, matrikulazio prezioak mantendu edota jaistea AEKren doakotasunaren aldeko aldarriaren bidetik.
Horregatik guztiagatik, duela hiru urte, kanpaina berri bat jarri genuen abian AEKn: “Korrika Laguntzailea†kanpaina, Korrika bera antolatu ahal izateko balio duena, eta txorierritarroi mezu honekin aurkezten dizueguna. Bi urterik behin Korrika laguntzaile bihurtzen denak 12 €ko diru-laguntzaren truke (0.50€ hilero) beherapenak jasoko ditu katalogo batean adierazitako dendetan, komertzio-kolaboratzaile batzuei esker, eta baita pin bat ere, oroigarri gisa.
Denok ezagutzen ditugu KORRIKA laguntzeko erak: dagoeneko euskaltegietan duzuen Korrika arropa erosi, antolaketan lagundu, kuestazioan parte hartu, Korrika lagun kanpaina, eta, zelan ez, kilometroa erostea eta korrika egitea!
Has zaitezte, beraz, beroketa-ariketak egiten! Korrika badator!