Miseria katodikoak

Aikor aldizkaria 2011ko urt. 25a, 10:52

Testua: Fernando Larrondo, irakaslea

Panorama ederra, telebistea biztutean dagoana. Ordainpeko telebistatik harago dagoan oinarrizko eskeintzan –menuko sintonizazino automatikoak lasextatik ikusterik ez daukadan goltveraino ordenetan deustana– gatx izaten da ezeri erreparatzea. Alde batetik, ugaltzen joan jakuz sasikazetariek gidatutako sasi-tertuliez beterik dagozan indar ilunek finantzatutako TB kanalak. Ikuslegoaren aldetik oso fin ibili ez arren, asko dira eta mezu agresiboekaz datoz. Fijazino bi daukiez: ZP eta Iparraldeko barbaroak. Honeen artean, geure-geurea dogun egunkari batek bultzatutako katea be badogu, borobila benetan, hamar bat merezi dauana. Ikusle gitxi daukaz baina, eta kexu dabil. Non dagoz, ba, ehun urte egin dituan papera egunero zintzo-zintzo erosten daben milaka ikusle potentzial horreek? Bere egoitza Iurretatik Bilbora eroan dauan kateak eskeintzen deuskun Kalifornia saio inpagableari begira? Eten barik itaun edota lehiaketa txotxoloak eginez tarifa estratosferikodun telefono-deiak harrapatu gura dabezan saioak? Non demontre dagoz, ba? Kontu honeetan adituak diranen esanetan, Italian jaun eta jabe dan Caligularen bertsio barrituaren itzalpeko katean dagoz, bertokoek armetan daben zirkuari begira, Cirque du Beleni begira. Geurean lortzen dauz, antza, audientzia mailarik altuenak dagoaneko geriatrikoren batean egongo diran aspaldiko mamatxitxoen kateak, zumaian zein bilbon, ondarrun zein eltziegon. Biba! Beste bat!Beste bat!.... Batek esaten eban modura, halan da eta halan kontatu dogu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).