Berotasuna

Aikor aldizkaria 2011ko ots. 7a, 14:41
Aikor! aldizkariaren urteurrena Larrabetzun ospatu dogu aurton. Oso hitzordu berezia izan da guretzat, aldizkaria jaio zanetik bederatzi urte bete izanaz ganera, urtarrilean 100. alea kaleratu dalako. Gatxa da zifrarik emotea; aitatu ahal dogun bakarra berotasuna alde guztietatik sentidu genduala da. Halan, herriko eskola txiki-txiki gelditu zan ordu batzuez, jaialdira Txorierri osotik etorritako ehunaka lagun hurbildu ziralako. Larrabetzuarrek euki eben ekitaldia antolatzeko ardurea, eta, zelan ez, euren ikutua emon eutsien ospakizunari. Ekitaldi dotorea urten zan, gustu handiz egina eta mimoz zaindua. Ha Malen Amenabar eta Etxahun Lekue bertsolariek zuzendu eben, eta hizlariei azkartasunez eta zorroztasunez emon eutseen berbea: Tomás Ordeñana Larrabetzuko alkatea, Joan Mari Torrealdai kazetaria eta Xabier Goienetxe aldizkariaren zuzendaria, tartean. Era berean, Kherau musika taldeak eta Abarka musika taldeak saio zoragarria eskini euskuen. Aikor! saria Sabin Aranak eta Lorra nekazarien kooperatibak jaso eben. Gotzon Barandiaran idazleak berba hunkigarriak euki zituan, herriko historia berreskuratzen Sabin egiten dabilen ahalegina eskertzeko. Ekitaldia amaitu eta kopauan batu ginan guztiak. Hotz zan kanpoan; bero-bero egon ginan barruan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).