Osagaiak:
- Madari bi
- 400 cl. esne
- 200 cl. esnegain
- 5 arrautza
- 150 g azukre
- 50 g azukre (moldean karamelatzeko)
- Mugurdi eta txokolatezko ziropeak
Prestateko erea:
Madariak garbitu eta zurituko doguz, eta haziak eta alde gogorra kenduko deutseguz. Madari bakotxa lau zatitan ebagiko dogu. Zatiak su bizian 10-15 minututan eukiko doguz egosten, ur apur bategaz. Zatiak sikatu eta molde karamelatuan jarriko doguz ordenan. Ziropeak izan ezik, beste osagai guztiak irabiatu eta gainetik botako dogu dana. Laban 180 gradutan sartuko dogu Maria bainuan. Laban 40 minutu inguruan eukiko dogu. Eginda dagoanean, handik atera eta hotzituten itxiko dogu. Flana moldetik atera, eta 12 zatitan ebagiko dogu. Plater bakotxean zati bi ipiniko doguz. Zation azpian magurdizko ziropea ipiniko dogu, eta gainetik txokolatezkoa botako dogu.