Zortzi mila metro baino gehiagoko mendietan aritzeak indar fisiko eta psikiko itzela eskatzen duela badakigu. Edurne Pasabanek ere badaki zer den hori, eta orain dela gutxi espedizio berri bat hasi du beste zortzimilako bat garaitzeko. Oraingo honetan Everest du lanerako. Dena oxigeno barik, ez da lan makala izango! Komunikabideek “ibililadi†berezi horretarako erabiliko dituen bizigaiak eta laguntza eman dute ezagutzera. Zamaketariak, hainbat sherpa, laguntzaileak, sukaldari pertsonala eta guztia grabatuko duen telebista ere bai. Hori gutxi ez balitz, ahuleriaz ez hiltzeko, kokotxak, jabugo pernila eta bakailaoa izango ditu lagun. Gutxi barru alfonbra gorria eta flashak behar izango dituzte mendiaren gailurrera heltzeko!
Mendiaren benetako esentzia hiltzen doa apurka-apurka. Atzean geratu dira Reinhold Messner bezalako mendizaleak, soilik bere gorputzaz baliatzen zirenak. Orain mendiaren izaera galdu egin da, eta antzezlan bihurtzen da gure etxeko sofan aho zabalik geratzen garen bitartean. Bidea izaten da nekeza eta traketsa, ez gailurrean argazkia ateratzea. Kontuz, martxa honetan jarraituz gero, flashek betiko itsutuko gaituzte eta.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).