Gurasoek webgune baten bitartez argitu ahalko dituzte hizkuntzaren inguruan dituzten kezkak. Proiektua Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak jarri du martxan, eta euskara ardatz eta erreferentzia-hizkuntza izango duten seme-alaba eleaniztunak heztea du helburu.
Aurreko urteetan, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak sentsibilizazio kanpainak zabaldu ditu zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen gurasoen artean, haiek euskararen garrantziaz jabetzeko. Horren haritik, haientzat lagungarria izan daiteken informazioa eta Ku-ku umeentzako li-buruxka agindu zaizkie etxera orain arte. Baina Euskara Zerbitzua haratago joan da aurten, eta proiektu berri bat jarri du martxan: www.emangiltza.com webgunea, hain zuzen ere. Proiektua Bizkaiko beste udalerri batzuekin batera sustatu du. “Gurasoei edozein momentutan azal da-kizkieke kezkak edo zalantzak, eta haiek berehala argitzeko aukera emango zaien gunea sortu nahi genuenâ€, azaldu digu Laura Martinezek.
Proiektuari itxura ematen hasteko, lau eztabaida-talde osatu ziren Bizkai mailan. Talde bat guraso euskaldunek osatu zuten; talde bi, guraso erdaldunek; eta bestea, gurasoetariko bat erdalduna eta bestea euskalduna ziren bikoteek. Horrezaz gainera, elkarrizketa sakona egin zitzaien atzerritar batzuei. “Gurasoen ama-hizkuntza edozein dela ere, euren kezkak eta esperientziak zuzenean ezagutzea interesgarritzat jo genuen. Era berean, proiektuari buruz zuten iritzia ezagutu nahi genuen, haren nondik no-rakoak ezartzekoâ€. Eztabaida-taldeetatik eta elkarrizketetatik ateratako ondorioak aztertu ostean, hurrengo pausua bai kanpaina, bai webgunea diseinatzea izan da. Azken hau maiatzaren amaieran egongo da martxan.
Webgunea hiru hizkuntzetan egin da: euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. Hara sartu eta bideo baten bidez, aita edo ama batek azalduko digu bere esperientzia hizkuntzarekin. Webgunea bisitatzera animatuko gaitu eta bertan topatuko du-gunaren aurrerapena emango digu.
Dikotomia gainditu
Gurasoek ohiko zalantzak argitu ahalko dituzte www.emangiltza.com webguneari esker: seme-alabekin euskaraz saiatu behar naiz, nahiz eta banaka hitz batzuk ezagutu? Nola lagundu ahal diet etxerako lanekin?... Marrazki bizidunetarako, argitalpenerako, katalogoetarako eta abarretarako loturak ere topatuko dituzte bertan, eta hizkuntzarekin jolasteko mila proposamen: ipuinak, hainbat ideia euskara gehiago erabiltzeko... Gainera, kontsultak egiteko aukera ere izango dute, eta haiei adituek emango diete erantzuna.
Laura Martinezen esanetan, proiektuak gurasoak euskararen transmisioak duen garrantziaz jabetzea du helburu, eta euskara ardatz eta erreferentzia-hizkuntza izango duten seme-alaba eleaniztunak izatea. “Euskara-gaztelania dikotomia gainditu eta eleaniztasunera jo behar dela ere helarazi nahi diegu gurasoei. Etxeko hizkuntza irakatsi eta zaindu behar da, baina euskararekin eta gaztelaniarekin ere eduki behar da harreman positiboa, eta beste hizkuntzekiko interesa eta errespetua izanâ€.
Etxeetara diptiko bat aginduko da webgunearen berri emanez, eta 2 urtetik 3 urtera bitarteko umeen gurasoek Ku-ku liburua ere jasoko dute oparitzat. Euskara Zerbitzuak eskolekin egingo du lan, haiek ere erremintaren edukia gurasoei azal diezaieten. Webgunera jo eta han dagoen inkesta betetzen dutenek zozketa batean hartuko dute parte. Orotara lau sari zozketatuko dira: lau lagunentzako egonaldia landetxe batean, eta euskarazko jolasen hiru sorta.