Barrenatzaileen Txapelketearen finala, Aldekoneko

Aikor aldizkaria 2011ko eka. 20a, 14:20
Uztailaren 24tik abuztuaren 3ra arte Santiago, Santana, San Inazio eta San Esteban ospatuko dabez Derioko auzoan. Argazkiak: jai-batzordea
Jaiei domeka goizean emongo deutsee hasiera eta egun horretan, hain zuzen be, eukiko doguz jaiek aurton ekarriko deuskuezan nobedade biak. Halan, eguerdiko ordu batetan Barrenatzaileen Euskal Herriko Txapelketaren finala jokatuko da. Finalean sei bikotek hartuko dabe parte. Era berean, txakurrak zelan hezten diran zuzenean ikusteko aukerea egongo da arratsaldean. Osterantzean, Aldekoneko jaietan ohiko formulak errepikauko dira, oso erantzun ona eukiten dabelako. Gastronomia Txapelketak jai-egitarauaren ekintzarik arrakastatsuenetarikoak dira. Aurton txapelketa honeek antolatu dira: Paella, Tortilla, Buztana eta Sukalkia. Sariak jatekoak baizen ederrak izango dira. Paella eta Tortilla Txapelketei jagokenez, 70 euro eta garaikurra emongo jake irabazleari; 50 euro eta garaikurra bigarrenari; eta 30 euro eta garaikurra hirugarrenari. Bestalde, 150 euro eta garaikurra jasoko ditu Buztan Txapelketearen irabazleak, 100 euro eta garaikurra bigarren postua lortzen dauenak eta 50 euro eta garaikurra hirugarrenak. Sukalkirik goxoenak 100 euro eta garaikurra jasoko ditu saritzat; 70 euro eta garaikurra bigarren goxoenak eta 30 euro eta garaikurra hirugarrenak. Mozorroak Euskerearen Eguna Santiago Egunerako antolatu dabe eta, besteak beste, Mus Txapelketea eta dantzen ekitaldia egongo dira. Baina folklorez gozeteko aukerea ez dogu bakarrik egun horretan eukiko. Izan be, San Inazio Egunean atzerriko dantza talde bateko partaideek euren herrialdeko ohiturak eta dantzak hurbilduko dabez Aldekoneraino. Goiz guztietan kalejirea egongo da Gurari taldearen eskutik, eta umeek be euren lekua eukiko dabe jaietan: puzgarriak, apar jaia... Gainera, zapatua oso egun berezia izango da, auzokideak kalera mozorrotuta aterako diralako. Idi-probak, kopauak, txitxi-burruntzia… izango dira Aldekonen topauko doguzan beste ekintza erakargarri batzuk. Gaueko kontzertuak eta animazinoa honeen kontura izango dira: Hip Hop talde bat, Saltoka, Haitzama eta I&P animazinoa. Edade guztietako auzotar eta bisitariei zuzendutako jai-egitaraua prestau dau Aldekoneko jai-batzordeak eta, ziur asko, jaiak luze joko dau. Uztailak 24, domeka 11:00: Txupinazoa eta kalejirea. 12:00: Mezea. 13:00: Barrenatzaileen Euskal Herriko Txapelketearen finala (bikoteka). 14:30: Paella Txapelketea. 17:00: Sariak banatzea. 18:00: Txakur heziketaren erakustaldia. 20:30: Txitxi-burruntzia. 22:00: Hip-hop. Uztailak 25, astelehena. Santiago Eguna, Euskerearen Eguna 11:00: Kalejirea, Gurari taldeagaz. 12:00: Mezea. 13:00: Dantzen agerraldia, Lainomendi taldearen eskutik. 16:30: Mus Txapelketea. 18:00: Apar jaia. 19:00: Tortilla Txapelketea. 20:30: Sariak banatzea. 21:00: Erromeria, Saltoka taldeagaz. Uztailak 26, martitzena. Santana 11:00: Kalejirea, Gurari taldeagaz. 12:00: Mezea. 13:00: Sukalkia dastatzea. Uztailak 30, zapatua 12:00: Puzgarriak. 19:30: Mozorro eta gurdien kalejirea. 21:00: Mozorro Lehiaketea. 22:30: Mozorro Lehiaketearen sariak banatzea. 23:00: Gau-jaia, Haitzama taldeagaz. Uztailak 31, domeka. San Inazio 11:00: Kalejira, Gurari taldeagaz. 12:00: Mezea eta nagusientzako kopaua. 13:00: Nazinoarteko folklorearen erakustaldia. 14:30: Buztan Txapelketea. 15:30: Buztan Txapelketearen sariak banatzea. 19:00: Idi-probak. 21:00: Tolín mariachiaren emonaldia. Abuztuak 3, martitzena. San Esteban 12:00: Mezea. 13:00: Kopaua. 14:30: Sukalki Txapelketea. 16:30: Mus eta Briska Txapelketeak. 20:00: Sariak banatzea. 20:00: Txitxi-burruntzia. 21:00: I&P animazinoa.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).