Loiuko jaiak, inoiz baino parte-hartzaileagoak

Aikor aldizkaria 2011ko eka. 20a, 15:39
Argazkiak: Udala
Ekainaren 26tik uztailaren 3ra bitartean, San Pedro eta Santa Luzia jaiak ospatuko ditue Loiun. Hango jai-batzordeak prest dauka dana, herritarrak zein bisitariak jai giroan murgildu daitezan. Urti eta Angel Loiu Klubekoek pregoia ekainaren 28an irakurriko badabe be, motorrak hilaren 26an hasiko dira berotzen. Egun horretan, futbol partiduak jokatuko ditue eta, ondoren, bazkaria eukiko dabe Arrikibar Sondikako jatetxean. Bazkarira joateko, izena emon behar da aldez aurretik. Nagusiek 15 euro ordaindu beharko dabe; eta umeek, zortzi euro. Azaldu deuskuen moduan, aurtengo jaiak inoiz baino parte-hartzaileagoak izatea hartu dabe erronkatzat, eta horregaitik antolatu da txapelketa sorta zabala. Nobedadeen artean, Dantza eta Play Back Lehiaketak egingo dira lehenengo aldiz. Dantza Lehiaketan 15 urtetik gorako lagunek hartu ahal izango dabe parte, eta, besteak beste, kontuan hartuko dira erritmoa, teknikea, bikotearen koordinazinoa eta originaltasuna. Play Back Lehiaketea 10 urtetik gorako herritarrentzat da, eta kasu honetan be aurrekoan aitatutakoak balorauko ditu epaimahaiak. Era berean, Areto-futbol eta Pala Txapelketak egingo dira, eta gastronomiak be eukiko dau bere lekua: Tortilla, Pintxo eta Paella Txapelketak. Azken horrek dauka arrakastarik handiena, han jente asko batzen da-eta. Aurton, esate baterako, 73 koadrilak emon dabe izena. Gastronomiagaz jarraituz, sardina jatea egongo da eguenean, eta domekan herri-bazkaria egingo dabe Udaletxe osteko landan. Bakotxak bere janaria eroan beharko dau. Gau zuria Bestalde, hamaika ekintza antolatu dira umeentzat eta gazteentzat; esate baterako, skate tailerra, Motor Txapelketea, Pintura Lehiaketea eta apar jaia. Barikukoa gau berezia izango da; izan be, antolatzaileek gura dabe herritar guztiak zuriz jantzita urtetea kalera. Sariak banatuko dira zuriz jantzitakoen artean. Eta jaietako gauak talde honeek girotuko ditue: Egan, Akerbeltz, DJ Xaibor eta Haitzama. Ganera, Tony Ronaldek kontzertua eskiniko dau barikuan, eta betiko abestiak ekarriko ditu gogora. Loiuk bilakaera ikusgarria euki dau azken hamarkadetan. Horren barri izan gura dauenak aukera ezin hobea eukiko dau aurtengo jaietan. “Loiuko orotzaipenak” erakusketea Zabaloetxeko eskolan ipiniko da ikusgai ekainaren 29an eta 30ean eta uztailaren 3an. Gainera, herriaren ganeko dokumentala emongo da zapatuan, frontoian, eta DVDak banatuko dira hara doazanen artean. Erakusketea eta dokumentala Jesús Sustatxak eta Luis Gómezek egin ditue. Pantxikoren agurrak amaiera emongo deutse jaiei domekan. Ekainaren 26a, domeka 10:30: Futbol partidua, Loiu Goia vs Loiu Behea (14 urtetik beherako umeak). 12:00: Futbol partidua, Loiu Goia vs Loiu Behea (nagusiak). 14:30: Bazkaria, Arrikibar jatetxean. Ekainaren 28a, martitzena 18:00: Areto-futboleko Txapelketako lehen partidua. 19:00: Kalejirea, Ku klux fanfarreagaz, eta koadrilen jatsierea. 19:30: Pregoia, Urti eta Angelen eskutik. Ostean, Kartel Lehiaketako sari banaketea. 22:00: Dantzaldia, Egan taldeagaz. Ekainaren 29a, eguaztena 11:30: Kalejirea. 12:00: Mezea eta kontzertua, Pedro Guallarren eskutik. Ostean, aurreskua. 14:30: Nagusien bazkaria, Zabaloetxeko frontoian. 18:00: Tortilla Lehiaketea, udaletxe osteko landan. 18:00-20:00: “Loiuko orotzaipenak” erakusketea, Zabaloetxeko eskolan. 18:30: Haurrentzako jokoak. 20:00: Tortillen aurkezpena, Udaletxeko arkupeetan. 23:00: Dantzaldia, Akerbeltz taldeagaz. Ekainaren 30a, eguena 11:30: Kalejirea. 12:00: Mezea, eta organu eta klarinete kontzertua, Miriam Cepeda eta Luis Alberto Requejoren eskutik. Ostean, aurreskua. 17:30: Areto-futboleko Txapelketako bigarren partidua. 18:00: Skate tailerra, skate pistan. 18:00: I. Dantza Lehiaketea. 18:00-20:00: “Loiuko orotzaipenak” erakusketea, Zabaloetxeko eskolan. 19:00: Ugelaxo-toka eta Tiragoma Lehiaketak, kirol pistako aterpean. 19:30: Sardina jatea. 20:30: I. Play Back Lehiaketea. 22:00: DJ Xaibor. Uztailaren 1a, barikua 12:00: Pizza tailerra, 11 urtetik gorako gazteentzat. Gaztegunean. 18:00: Haurrentzako tailerrak, Herriko Plazan. 19:00: Areto-futboleko Txapelketako finala. 20:00: Pintxo Lehiaketea. 20:00: Pala Txapelketearen finalaurrekoa, Irtxan taldearen eskutik. 21:00: Pala Txapelketako bigarren finalaurrekoa, Irtxan taldearen eskutik. Gau zuria: Jantzi zaitez zuriz! 23:00: Dantzaldia, Haitzama taldeagaz. 00:00: Tony Ronalden kontzertua. 01:00: Dantzaldia, Haitzama taldeagaz. Uztailaren 2a, zapatua 10:00: Kalejirea. 10:00: VII. Paella Txapelketea. 11:00: Pintura Lehiaketea, umeentzat. Kirol pistako aterpean. 12:00: Umeentzako herri jolasak eta II. Moltó Motor Txapelketea. 14:00: Paellak aurkeztea. 17:00: Apar jaia. 18:00: Paella Txapelketako sari banaketea. Ostean, erromeria Hotza taldeagaz. 22:30: Loiuri buruzko dokumentala, frontoian. 23:30: Dantzaldia, Luhartz taldeagaz. Ostean, diskotekea. Uztailaren 3a, domeka 10:00: Kalejirea. 11:00: Mezea. 11:30: Lur Gaineko Sokatiraren Euskadiko Txapelketea, Udaletxe osteko landan. 14:30: Herri bazkaria, Udaletxe osteko landan. 18:00-20:00: “Loiuko orotzaipenak” erakusketea, Zabaloetxeko eskolan. 18:30: Eriz magoaren saioa. 18:30: Pala Txapelketako 3. eta 4. postuak, Irtxan taldearen eskutik. 19:30: Pala Txapelketako finala, Irtxan taldearen eskutik. 20:30: Fanfarrea. 22:00: Pantxikoren agurra.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).