Arman Imaz, futbolaria: “Euskadin oso zaila da f

Aikor aldizkaria 2011ko uzt. 20a, 13:04
t: Gaizka Eguskiza
Aitak futbolean jokatzen zuen, eta anaiak ere futbolariak ditu. Ez da harritze-koa, beraz, Arman Imaz derioztarra futbolaria izatea. Eta fina, gainera. Aurten igoera lortu du bere taldearekin, Amorebietarekin, eta hurrengo denboraldian Bigarren B Mailan jokatuko du. Zelan bizi izan duzu igoera? Oso pozik. Guretzat izugarrizko urtea izan da, Amorebieta inoiz ez delako Bigarren Mailara igo. Zeintzuk izan dira gakoak? Batzuetan, futbolean ez da nahikoa talde ona izatea, zortea ere hartu behar izaten da kontuan. Iaz, gertu ibili ginen, baina azkenean ez genuen lortu. Aur-ten, helburu berdina genuen, igoera, eta lortu egin dugu. Zelan bizi izan du Zornotza herriak? Bigarren B Mailan eta Hirugarren Mailan jende gutxi joaten da futbola ikus-tera. Askoz jota, 1.000 lagun hurbiltzen dira. Kanporaketan, 2.000 etorri ziren Zornotzara, gu ikustera. Herriak bat egin du gurekin. Oso pozgarria eta bere-zia izan da. Zelan egin zenioten aurre Manacorren aurkako kanporaketari? Horrelako kanporaketetan ez duzu jakiten zer topatuko duzun: ligan zehar hainbat talderen kontra aritzen zara, baina kanporaketetan beste ligetako talde baten kontra jokatu behar duzu. Guri Mallorcako Manacor taldea ego-kitu zitzaigun, eta ondo atera zen dena. Gola ere sartu nuen. Askotan esaten da uharteetako taldeek ondo jokatzen dutela, baina Manacorrek ez zuen joko ikusgarririk egin. Zeintzuk dira datorren urterako helburuak? Badakigu urte gogorra izango dena. Ligan, oso talde boteretsuak daude: Za-mora, Palentzia, Alavés, Salamanca, Eibar.... Batzuek probintzietako hiribu-ruak ordezkatzen dituzte, eta lehia sutsua izango da. Euskadin ez da oso ohi-koa, baina hemendik kanpo futbolari gehienak profesionalak dira Bigarren B Mailan. Beraz, oso erronka polita izango da taldearentzat, eta gogor egingo dugu lan, mailari eusteko. Bigarren B Mailan baduzu eskarmentua, Barakaldo taldean, ezta? Duela urte bi jokatu nuen han. Sestao taldean ere jokatu ahal izan nuen, baina azkenean Barakaldora joan nintzen, garai hartan Bizkaiko bigarren taldea ze-lako. Talde ona genuen, baina Bigarren B Maila oso zaila da, eta Barakaldoko jendeak, beharbada, gehiegi espero zuen. Hasiera batean, titular jokatu nuen, baina denboraldi erdian arazoak sortu ziren, entrenatzailea aldatu zuten, eta jokatzeari utzi nion. Nire ustez, oso garrantzitsua da jokatzea eta horretaz go-zatzea, eta horregatik, urtea bukatu zenean, beste talde batera joatea erabaki nuen. Barakaldokoek nik jarraitzea nahi zuten, baina nik nahiago izan nuen Hirugarren Mailako Amorebietara etorri. Heldua naizenetik, Barakaldokoa izan zen nire urterik txarrena. Zamudion ere ibili zinen... Bai, Danok Bat taldean jokatu nuen gazte mailan, eta gero, Zamudiora. Garai hartan anaia biak zebiltzan jokatzen Zamudion, eta kluba primeran ezagutzen nuen. Denboraldi politak egin genituen bertan: lehenengo urtean, Hirugarren Mailara igo ginen, eta hurrengoan Bigarren B Mailara igotzeko zorian ibili gi-nen. Amorebietak Zamudioren kontra jokatu du aurten, Ligan. Zer falta zaio Zamudiori igoera lortzeko? Batez ere, dirua. Dirurik baduzu, jokalari hobeak fitxatzeko aukera izango duzu; bestela, zaila da. Gustatuko litzaizuke futbolari profesionala izatea? Bai, luxua izango litzateke, baina badakit oso zaila dena erabat profesionala izatea; batez ere, Euskadin. Ia ezinezkoa. Ametsa izango litzateke, baita Athle-ticen jokatzea ere, edozein jokalari bizkaitarrentzat bezala. Prest egongo zinateke kanpora joateko ere? Auskalo! Aukeraren bat egon da kanpora joateko, baina oso gustura nabil etxean. Gainera, kanpoan ez dizute ezer ziurtatzen. Ba ditut lagun futbolariak; batzuk Lorca, Polideportivo Ejido eta Salamanca bezalako taldeetan ibili dira eta arazoak izan dituzte kobratzeko. Kanpoan etxean baino askoz larriagoa da egoera: bakarrik zaude, alokairua ordaindu behar da.... Euskal Herriko tal-deek gutxiago ordaintzen dute, baina kanpokoak baino serioagoak dira, hau da, sinatzen dena ordaintzen dute. Euskadin ez dago problemarik, baina kan-poan kontu handiz ibili behar da. Ibilbidea –Jaioterria: 1987, Derion. –Taldeak: Danok Bat (04-06), Zamudio (06-08), Barakaldo (08-09), Amorebieta (09-?). –Postua: Ezker hegaleko erdilaria. –Familia: Aitak Iraultza, Derio eta Zamudio taldeetan jokatu zuen; Ager anaiak Zamudio taldean jokatzen du, Hirugarren Mailan; besteak, Unax, Ga-tikan, Ohorezko Mailan. –Ikasketak: Elektrizitatea, Erdi Mailako Heziketa Zikloa.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).