Rufino eta Maria Teresaren ezkontza

Aikor aldizkaria 2011ko ira. 22a, 10:25
Argazkiak: Jon Goikouria
Ehun eta hogeita hamaika urte egin doguz atzera Rufino Maria Landa eta Maria Teresa Asticaren ezkontzara joateko. Sondikan gagoz, zapatua da, 1880. urteko irailaren 10a hain zuzen be, eta ezkongaiak arrastian urten dabe Goronda Beko bidetik, Goiri Plazara zuzentzen dirala. Segizioa hareen atzetik doa: senideak eta lagunak, alkatea, medikua, Ameriketako familia eta musikariak. Arreoa idiek tiratutako gurdian daroe. Goiri Plazara ailegau eta arreoa aurkeztu dabe jendaurrean. Ostean, ezkontza-hitzarmena egin dabe ezkongaiek, plazan azaldutakoen pozerako. Ezteiak Larrabarri parkean izan dira eta han herritar guztiei zuzendutako afariaz gozetako aukerea egon da. Jaiak eta musikak luze jo dabe. Gorantzaileak Sondikako dantza taldeak Euskal Ezkontza antolatu eban Euskal Jaiaren egitarauaren barruan. Aitatutako ekimenaz ganera, emonaldi berezia eskaini eban barikuan alkarte honeekaz batera: Txuma Olagüe talde korala, Txuma Olagüe abesbatza, Pentagrama kultura taldea eta Ipar Elaiak txistu taldea. Domekan gaztai eta txakolinaren dastaketea egon zan. Eguraldia lagun euki eben asteburu osoan zehar eta antolatzaileak pozik azaldu dira ekimenagaz. Izan be, Euskal Ezkontza antolatzen daben hirugarren aldia da hau, eta jendetza handiak jarraitzen dau batzen haren inguruan zein Euskal Jaiaren inguruan. Eta oso handia da be herritarrek ekimenagazko daben atxikimendua.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).