Sekulakoak entzuteko jaioak gara, eta oraingo honetan ere ez da gutxiagorako. San José Erandiogoikoko auzoa La Rusia Blanca bezala da ezaguna. Izendapen horrek Indumetal lantegian du jatorria, fabrika horrek izan baitzuen auzo horretako etxeak eraikitzeko ardura. Etxeak 50eko hamarkadako lehen urteetan altxatu ziren, fabrikako langileak bertan bizi ahal izateko. Gaur egun, etxebizitza berriak egin dituzte elizaren atzeko aldean, Bekoetxebarri auzoan, eta bertakoak La Rusia Rojakoak bezala dira ezagunak.