Osasunean inbertitzea

Aikor aldizkaria 2011ko aza. 16a, 13:24
Bataz beste sei-zortzi ordu emoten doguz ohean egunero. Bertan lo egin ez ezik, deskantsau be egiten dogu, eta gure gorputzak eta burmuinak euren onera etorteko aprobetxaten dabe. Beraz, atseden-sistema aukeratzea ez da arin egin behar dan gauzea. Ion Otaolea Suit DeLux Arteagako atseden-aholkularia da, eta harengana jo dogu, ohe egokia aukeratzen lagundu deigun. Ionen esanetan, kontuan hartu behar dogun lehenengo faktorea logelan dogun lekua da, eta ohea lagun batentzat edo birentzat izango dan. “Ohea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta hobeto deskantsauko dogu, errazago mobidu ahalko garalako eta bestearen mobimentuak, arnasak... gitxiago igerriko doguzalako”. Halan, gomendagarria da 0,90 zentimetrotik 1,05 metrora arteko ohea aukeratzea ume batentzat; 1,20 metrotik 1,35 metrora artekoa, lagun batentzat; eta 1,50 metrotik gorakoa, bikote batentzat. Baina aitatutakoa baino tamainu handiagoko ohea ipinteko aukerarik badogu, askoz hobeto. Somierra aukeratu ondoren, koltxoia eukiko dogu hurrengo zeregin. Lo egiteko ohitura –ahoz gora, alboz, ahoz behera...- erabagigarria izango da horretan. “Aproposena moldagarria eta oso erosoa dan koltxoia hartzea da, baina, aldi berean, apur bat sendoa dana”. Merkaduak aukera zabala eskaintzen deusku: malgukizko koltxoiak, latexezkoak, biskoelastikoak, mistoak, HR izenekoak... Zein da onena? “Ezin dogu esan bata bestea baino hobea danik, hori bakotxaren gustuaren araberakoa da”. Argi dagoana hau da: kalidadezko produktua gura badogu, ordaindu egin behar da. “Gitxitan egiten dogu atsedenaren gaineko hausnarketea. Bakotxaren ahalmen ekonomikoa ezinbestekoa da, jakina. Baina hori albo batera itxita, askotan ez gagoz atseden-sistema on baten truke dirua gastetako prest, eta horretan gastauko gendukena, beste gauza batzuetan gastau gurago dogu. Atsedena oso inportantea da, beharrak, estresak, jarrera ez egokiek... eragindako arazo fisikoak gero eta gehiago dagozalako. Ohe on baten gehiago erlaxauko gara, sakonago egingo dogu lo eta gure gorputza arinago etorriko da bere onera. Eta, adibidez, kirolariak bagara, hobeto sentiduko gara eta errendimendu handiagoa izango dogu”. I+G Atsedena, beraz, ez da gastua, osasunean inbertitzea baizik. Profesional bategana jo behar dogu aholku bila. Ionek azaldu deuskun moduan, oso onak diran latexezko atseden-sistemak badagoz, baita biskoelastikoak be. Koltxoia gorputzari eranstea gustaten ez jakenek malgukizkoak dabez aukeratzat, gaur egun zuntz naturalez egiten diranak, gorputzera ederto moldatzen diranak eta oso sentzazio termiko atsegina emoten dabenak. “Sektorean, eta Europa mailan, aitzindariak diran enpresakaz egiten dogu behar. Ikerketan eta garapenean asko inbertitu daben enpresak dira, eta lantaldean medikuak, fisioterapeutak... dabezanak”. Bakotxaren gustuaz gainera, adina eta beharrizanak be euki behar doguz kontuan koltxoia aukeratzeko orduan. “Atsedena hartzen dogun bitartean, bizkarrak luzatu behar dau eta gu mobidu behar gara. Ohe elastikoa badogu, gehiago luzatuko da gure bizkarra eta gitxiago kostauko jaku mugidutea. Horren haritik, latexezko oheak gomendagarriak dira umeentzat eta edadekoentzat”. Atseden-sistemea badogu aukeratuta, eta orain burkoagaz jarraitu behar dogu. Hau pertsonalagoa dan beharra da: gogorra edo biguna gustaten jakun, zein altuerakoa gurago dogun, alergien ondorioz ehun bat edo bestea hartu behar dogun... Baina zelan zaindu behar dogu ohea? Koltxoiari aldian-aldian emon behar jako bueltea, eta ha birau. Halan, koltxoiaren alde ezbardinetan egingo dogu lo eta gure atseden-sistemea egokiago zahartuko da. Halanda be, koltxoi biskoelastikoa badogu, nahikoa da ha biratzeagaz, koltxoia bi partek osatzen dabelako, goikoa (biskoa dauana) eta behekoa, eta atsedena beheko parteak emoten deuskulako. Joerak Eta noz aldatu? “Koltxoia 8-10 urtean behin aldatzea gomendagarria da, baina ondo deskantsaten badogu eta gustura bagagoz, urte bi luzatu ahal dogu haren bizitzea. Bestetik, koltxoigile batzuek 25 urteko bermea emoten dabe ohe nordikoen kasuan. Hiru pieza osatzen daben oheak dira horreek: kanapea, koltxoia eta topper-ra. Denporea pasa ahala, topper-ra baino ez dogu aldatu beharko, gastauko dan bakarra izango dalako. Beste piezek luzeago iraungo dabe, oso material onez eta iraunkorrez eginda dagozalako”. Joerak nagusi diran munduan bizi gara, eta atsedenaren merkadua be ez da salbuespena. “Biskoelastikoek booma euki eben orain dala urte batzuk, baina latexezkoak hasi dira berriro nagusitzen. Edozelan be, modan ipini diranak ohe nordikoak dira”. Etorkizunak material, ikerketa eta konponbide barriak ekarriko deuskuz atsedenerako.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).