Dagoeneko denok dakigu Erralde Durangoko hiltegia ixteko agindua heldu dela, osasun baldintzak direla tarteko, nahiz eta hiltegi honek urteetan baldintza guztiak bete izan dituen. Osasun baldintzen eskakizuna aitzakia bat besterik ez da, Bizkaia hiltegi barik uzteko ez dago arrazoirik.
2011n, Erralde hiltegian 10.000 abelburu hilko direla kalkulatzen da; 8.000 inguru, Bizkaikoak. EHNE sindikatuak dioen moduan, Erralde hiltegi bat baino zerbait gehiago da. Azken urteotan lan egiteko eredu sozial bat posible dela erakutsi du, eta elikadura burujabetzaren alde lan egiteko ezinbesteko tresna da. Lehen sektoreari, kontsumitzaileei, harakinei eta abarri sekulako kaltea egingo die Berrizko hiltegi berria martxan ipini barik Durangokoa ixteak. Berrizko Erralde hiltegi berriaren proiektua eginda dago gainera, eraikitzeko lurra ere badu eta finantzazioaren % 40a lortuta dauka.
Horrela ba, Durangoko hiltegia Berrizko Erralde berria egin arte ez ixteko eskatu behar dugu, baserritarrok eta gizarte osoak.