Itsaslapurrak, munstroak, pailazoak, printzesak, zaldunak, heroiak eta makina bat pertsonaia nagusi izango dira gure herrietan. Inauterien atarian gagoz eta gehienok dogu prest mozorroa; eta halan ez bada, bat-batean asmauko dogu. Udalek, alkarteek eta herritarrek ekitaldi sorta zabala antolatu dabe Inauterien haritik. Lehiaketak, kontzertuak, afariak, erromeriak, sariak... Horreek guztiak ondoko orrialdeotan dozuez, herrika sailkatuta eta ekimen bakotxa noiz eta zein ordutan izango dan azaltzen dala, zehetasunik ez galtzeko. Halanda be, aitatu behar da, Inauteriak ardaztzat hartuta, gurean beste ekimen batzuk be egingo dirala. Sondikako gaztegunean, esate baterako, Inauterietarako osagarriak egiten ikasiko dabe otsailaren 4an, eta hilaren 11n gore eta fantasiazko makillaje tailerra eukiko dabe. Otsailaren 18an, xigorkiak egingo dabez. Zamudioko liburutegian arpegi-mozorro tailerra antolatu dabe otsailaren 11rako. Hiru urtetik gorako umeei dago zuzenduta eta 11:30ean izango da. Era berean, Mozorro Lehiaketea eta parrilladea egingo dabe otsailaren 25ean Gazte-estazinoan, arratsaldeko 6:30etik aurrera.
Sondika (gaia: zirkua)Otsailak 24, barikua
16:00: Txupina, jaien hasierea
16:00: Jolasak, eskolan
17:30: Kalejirea, sardinagaz. Eskolatik.
18:00: Pailazoak.
19:00: Omenaldia.
20:30: Kantu poteoa, Taberna Ibiltariagaz.
22.30: Herriko taldeen kontzertua.
00:30: Hesian.
02:00: Ze esatek.
03:00: DJ.
05:00: In sessin: DJ Urk.
Otsailak 25, zapatua
11:30: Umeentzako parkea.
12:00: Xigorkien aurkezpena.
16:00: Jubiladuentzako kafea.
17:00: Tailerra.
18:00: Erromeria, Nagusien etxean.
18:30: Umeen desfilea.
19:30: Umeen mozorroen sariak banatzea.
19:30: Xigorki eta erakusleihoen sariak banatzea.
19:30: Txokolatadea.
20:30. Kalejirea eta fanfarrea.
21.30: Sardina-ehorzketea.
22:30: Herriko taldeak: Hardcore.exe.
00:30: Akerbeltz.
02:00: Nagusien mozorroen sariak banatzea.
02:30: Erromeria jarraitzea.
04:30: Diskofestea.
Loiu (gautxoriak jai-batzordea)Otsailak 11, zapatua. Elotxelerriko frontoian
19:00: Umeen desfilea.
20:00: Nagusien desfilea.
20:30: Sariak banatzea.
21:00: Herri-afaria.
23:00: Diskotekea.
01:00: Karaokea.
02:00: Diskotekea.
Otsailak 17, barikua. Zabaloetxeko frontoian
18:00: Umeen mozorroen Lehiaketea.
18:30: Potxin eta Patxin pailazoak.
Txitxi-burruntzia.
LezamaOtsailak 18, zapatua. Frontoian
19:00: Artisten Lehiaketea: koreografiak, txisteak, dantzak... Ostean, Mozorroen Lehiaketa.
21:00: Herri-afaria.
22:30: Saloi-dantzen emonaldia.
Sariak banatzea.
Diskotekea.
DerioOtsailak 17, barikua
18:00: Dantzak, musikea eta txokolatadea, frontoian. Gurasoen alkarteak, Lainomendi dantza taldeak eta Udalak antolatuak
Otsailak 25, zapatua
18:00: Mozorroen Lehiaketea, Batukadea eta DJ, Sollubek alean. Danerik paraje alkarteak eta Udalak antolatua.
ZamudioOtsailak 18, zapatua. Adintsuen etxean
18:00: Xigorkien Lehiaketa.
18:30: Erromeria, Hirukote taldeagaz.
LarrabetzuOtsailak 17, barikua
17:00: Umeen berbenea (eskolan edo frontoian).
18:30: Txokolatadea (eskolan edo frontoian).
19:30: Desfilea, Andra Mari kalean.
22:00: Erromeria, Hori Bai gaztetxean.