Fidel Castro Don Manuel durangarrak ezkondu eban

Aikor aldizkaria 2012ko ots. 22a, 14:39

Testua: Juan Luis Goikoetxea / irudia: Aritz Albaizar

AIKOR gurea irakurtzeaz ganera, Durangaldeko ANBOTO astekaria be leiduten dot, bertako lagunei esker. Hareen aldizkariko zutabegileen artean, bada Juan Bizente Gallastegi deritxan idazle ezaguna, kulturan ezin hobeto jantzia. Honek, TONTORRETIK BEGIRA izeneko liburua argitaratu dau Labayrun. Ondinokarren hileran bete edo joan izango da irakurri nebala. Eta interes handiko pasarteen artean dakar, zelan durangar batek ezkondu eban Fidel Castro eleizaz, nahiz-eta biografia ezagunetan edo film ospetsuetan halakorik agertu ez, eta gitxiago abade durangarrak ezkondu ebanik. “Ez zan halakoa Don Fermin Madariaga. Ameriketatik etorri barri, hainbat alkarrizketa eta hartu-emon izan nebazan beragaz. Durangotar (sic) peto-petoa eta Durangoko kaleko “berbetia” egiten eben azkenetarikoa. Bera zala-eta, Fidel Castroren barri gehiago nenkian edozein kazetarik baino. Mendietan ebilen hau Batista agintari-buruaren aurka. Nondik nire jakite hori? Don Fermini entzunda. Zelan ekien, ba, berak Fidel Castroren horrenbeste barri? Ba, Don Ferminek Fidel hain ospetsua izan orduko ezagutu ebalako. Hain zuzen be, Fidel Castro, Unibersidadean ikasle zala, Don Ferminen anaiak, Don Manuel durangotarrak (sic) ezkondu eban, elizaz, Batistaren ordezkari edo ministro baten alabeagaz ezkondu be.” Aiko hemen globalizazinoaren merkatuan txalapartaren ahotsa google-en belarrietaraino helduta. Handiak txikia jan egiten dauela? Bai txikia geldi badago. Arranoak ez dau lehenengo bietan atrapauko epetxa!