Argazkia eta testua: Jon Goikouria
http://www.flickr.com/photos/jongoikoh
Negua atzean utzi eta gero, loreei, animaliatxoei eta koloreei tokia egiteko garaia heldu da. Eskien ordez bizikleta hartu eta elur-pisten ordez bidegorrietatik ibiltzeko garaia, hain zuzen ere. Eguraldiak lehen mailako protagonismoa du Udaberrian, eta jorratu beharreko rola zein den jakinda, eguzkiari behar bezala berotzen hasteko eskatzea besterik ez zaio faltatzen. Kaixo, Udaberria!