Ur handien seme-alabak

Aikor aldizkaria 2012ko api. 25a, 14:33

a: Jon Goikouria Larrabeiti

Uraren propaganda txarra egin dute apirilean zerutik eroritako euri-zaparradek. Euri gaixoak konnotazio negatiboak ditu, baina, ur-burbuilak aintzakotzat hartzen ez diren malkoak izan arren, polita da ikustea, leihoetako kristaletatik irristatu ostean, nola bat egiten duten guztiek. Ur handien seme-alabak, eguraldi txarraren arrastoak. www.flickr.com/photos/jongoikoh