Pazko, eup!

Aikor aldizkaria 2012ko api. 25a, 14:35
Maiatzaren azken asteburuan Pazko jaiak izango dira Zamudion. Hiru egun, besteak beste, jai-giroaz, kalejiraz, erromeriaz, ekimen gastronomikoez eta musikaz familiagaz eta lagunakaz disfrutetako, baita futbolaz be. Jaiei puntu-puntuan emongo jake hasierea barikuan, eta txupinazoa bota ostean, kalejiran urtengo da trikitilari eta txistulariakaz batera. Egun horretan Kopako finala jokatuko dabe Athleticek eta Barçak, eta plazan pantaila erraldoia jarriko da, herriko jaiak galdu gura izan ez dabezanek partidea han ikusi ahal izateko. Haren emaitza bata edo bestea dala be, garaipena musikaz ospatuko da. Horren ardurea The uskis, Los zopilotes txirriaus eta Laket taldeek hartuko dabe. Zapatua ekimenez betetako eguna izango da, eta ekimen nagusia Sukalki Txapelketea. Horrezaz gainera, umeentzako jolasak, zaldiak hezte-probak eta bertso-saioa be antolatuko dira goizean. Bazkalostea Erdizka lauetan taldeak girotuko dau eta, ostean, Hiru bat dantza taldeak dantzen agerraldia eskiniko dau. Play back Txapelketeak zamudioztarren interpretazino-gaitasunak agerian itxiko dauz. San Martin eleizak 33. aldiz hartuko dau Udabarriko kontzertua. Han abesbatza honeek hartuko dabe parte: Seber Altube abesbatza (Gernika), Iraunkor abesbatza (Plentzia), Etxarri Aranazko abesbatza eta Zamudioko Kamara Korala. Nagusiek eta ez hain nagusiek dantzaldiez gozetako aukerea eukiko dabe gauean; eta kontzertuez, gazteek eta ez hain gazteek. Antton, Reincidentes eta Triki take taldeak eszenatokira igongo dira zapatuko gauean. Domekakoa jaietako azken eguna izango badabe, baina ez da triste egoteko eguna izango, eta oraindino hainbat ekimen egongo dira ikusi eta bertan parte hartzeko. Halan, txirrindularitza lasterketea eta pelota partidak izango dira goizean, eta kalejiran ateratako musikariek eta herritarrek Zamudioko bazterrak girotuko dabez. Korrontzi musika taldearen emonaldiak amaiera bikaina emongo deutse jaiei. Horretarako, Oinkari dantza taldearen laguntzea eukiko dau. Jai-egitaraua Maiatzak 25, barikua 19:00: Txupinazoa eta karameluen jaurtiketea. 19:15: Kalejirea, Bertoko taldeagaz eta txistulariakaz. 20:00: Perretxiko jana, plazan. 20:30: Athleticeko partidea, plazan. 23:30: The uskis + Los zopilotes txirriaus + Laket. Maiatzak 26, zapatua. Sukalki Txapelketea, Bidekoetxe Parkean 10:00: Zaldiak hezte-probea. 12:00: Umeentzako jolasak, Bidekoetxe Parkean. 12:30: Kalejirea. 14:00: Bertso-saioa, Bidekoetxe Parkean. 14:00: Sukalki Txapelketearen aurkezpena eta sariak banatzea. 16:30: Erromeria, Erdizka lauetan, Bidekoetxe parkean. 18:00: Hiru bat dantza taldea, Bidekoetxe parkean. 19:30: Play back Txapelketea. 20:30: XXXIII. Udabarriko kontzertua, eleizan. Seber Altube abesbatza (Gernika). Iraunkor abesbatza (Plentzia). Etxarri Aranazko abesbatza. Zamudioko Kamara Korola. 21:30: Txitxarrilloa, Bidekoetxe parkean. 23:00: Kontzertuak: Antton + Reincidentes + Triki take. Maiatzak 27, domekea 10:00: Txirrindularitza lasterketea, Bidekoetxe parkean. 11:30: Umeentzako jolas-parkea, frontoian. 12:00: Pelota partidak. 12:30: Kalejirea. 19:30: Korrontzi + Oinkari dantza taldea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).