Zifrek dena esaten dute. 12 zenbakia, esaterako, zaleak dira. Futbol talde baten jarrai-tzaileak. Euren bihotzeko taldeagatik dena ematen dutenak.
Urrun iritsi da Athletic Europa Leaguen, eta Athletic bezain urrun iritsi dira za-leak ere, Europan barrena. Hori gutxi ez, eta Errege Kopako finalera ere iritsi da Athle-tic aurten. Eta, beste behin ere, jarraitzaileek erabateko babesa eskaini diote euren tal-deari.
Egin dezagun denboran atzerako bidaia: Oviedo final hamaseirenetan. Final zortzirenetan, Albacete. Mallorca, Joaquin Caparros aspaldiko ezagunaren Mallorca, final laurdenetan. Mirandes edo, askok deitzen dioten bezala, EuskoMirandes, Carlos Pouso bizkaitarraren taldea, finalaurrekoetan. Hori guztia, Espainiako Kopari dagoki-onez. Kanporaketa guztiak gaindituta, Bartzelona ahalguztiduna zuten zain Marcelo Bielsaren mutilek finalean. Eta, dagoeneko, badakigu zer egin duten. Athleticek ez du ametsa betetzerik izan. Barça nagusi izan da. Baina 12 zenbakiak ez dio animatzeari utzi. Madrilera, 50 bat mila zale joan ziren. Vicente Calderonen, baina, 20.000 inguru sartu ziren. Gainerakoek, baita Bartzelonako jarraitzaile batzuek ere, Athletic Hirian, zale zuri-gorrien eremuan ikusi zuten finala. Bizkaian ere pantaila erraldoiak jarri zi-tuzten hainbat herritan. Zoramena erabatekoa zen, eta ez zen gutxiagorako. San Ma-mesen, futbolaren festa. Sei pantaila erraldoi, eta 40.000 jarraitzaile inguru. Ez al dira datu nahikoak Athleticeko zaleak zintzoak direla erakusteko?
Eta, Europa Leagueri dagokionez ere, beste horrenbeste. Eman ditzagun datu batzuk. Final zortzirenetan, Old Trafforden, 8.000 athleticzale elkartu ziren Manchester Uniteden aurkako joanekoa ikusteko. Gelsenkirchenen, Shalke 04ren kontrako final laurdenetako joanekoan, 1.000. Lisboaraino, finalerdietan, 4.000 joan ziren, Jose Alva-laden Portugalgo Sportingen kontrakoaz gozatzeko.
Eta, Bukaresten ere, jarraitzaile zuri-gorriek ez zuten hutsik egin. Arena Nazio-nala estadioan, 11.000 bat eztarrik erakutsi zuten zer esan nahi duen 12 zenbakiak. Baita ondo erakutsi ere. Eta aurreko kanporaketetan bezalaxe, kaleak ondo girotzeaz ere arduratu ziren, gizatasunez. Tamalez, azken gau hartan, aurkariak ametsa zapuztu zuen.
Taldeak Europa Leagueko finala ere galdu du, baina txapeldunorde izatea, bai Europan eta bai Espainiako Kopan ere, ez da batere marka makala.
Eta 12 zenbakia, zeu bai, zeu zara nagusia.