Oilaskoa ziza edo perretxikoakaz

Aikor aldizkaria 2012ko ira. 20a, 13:26

Osagaiak (lau lagunentzat): - Oilasko 2 - 500 g ziza edo perretxiko - 500 g patata - 100 g urdaiazpiko - Perejila Prestatzeko erea: Oilaskoei gatza botako deutsegu kanpotik zein barrutik eta labarako ontzi baten ipiniko doguz. Zizak, perretxikoak eta urdaiazpikoa txikitu eta oilaskoen barruan ipiniko doguz. Labara sartuko doguz. Gainetik gorritzen diranean, buelta emongo deutsegu eta patatak botako doguz. Oilaskoak ontzian dagoan orioagaz bustiko doguz sarritan. Hogeita hamabost minutu pasetan diranean, oilaskoak labatik aterako doguz eta oilaskoen barruan dagozan osagaiak be aterako doguz. Zartagin baten 10 minutuan fritituko doguz patatakaz batera. Oilaskoak zati handitan zatitu eta gainean ipiniko doguz. Perejila botako dogu. Mahaira oso bero atara behar da.