Osagaiak:
- 24 pikillo piper
- 500 ml esnegain
- 6 arrautza
- Gatza
- Gurina eta ogi arraspaua
Prestetako erea:
Budin-moldea gurinaz eta ogi arraspauaz igurtziko dogu. Beste osagai guztiak ondo irabiau eta nahastea moldera botako dogu. Laban sartu eta han 40 minutu inguru eukiko dogu, 170-180 gradutan.
Budina piper berdeen saltseagaz atera geinke. Saltsea egiteko, osagai honeek behar doguz: kipula bat, zortzi piper berde, 250 ml esnegain eta esne apur bat. Kipula su eztian fritituko doguz. Piperrak garbitu eta txikituko doguz eta kipuleagaz batera fritituko doguz. Biguntzen diranean, esnegaina bota eta ondo irabiauko dogu. Lodiegi badago, esnea gehitu eta barriro irabiauko dogu. Saltsea bero serbiduko dogu.