Olagarro eta ziza-entsalada epelaOsagaiak (lau lagunentzat):
-250 g olagarro egosia
-100 g ziza
-Askotariko letxuga-boltsea
-Kipula bat.
-3 berakatz-atal
-Oliba orioa
-Modena ozpina
-Piperrauts gozoa
-Maldon gatza
Prestateko erea:
Kipulea eta berakatzak xerratan ebagi eta oriotan erregosiko doguz. Zizak gehituko doguz, eta ondoren, olagarroa (xerratan ebagita). Gatz apur bat botako dogu. Ozpin-orioa egingo dogu; horretarako osagai honeek erabiliko doguz: oliba orioa, Modena ozpina eta gatz apur bat. Azpil baten letxugak ipiniko doguz. Olagarro epela hareen gainean zabalduko dogu. Piperrautsa gainetik botako dogu eta, azkenik, ozpin-orioa.
Mihi-arraina txakolin-erara
Osagaiak:
-4 mihi-arrain
-16 txirla
-300 ml txakolin
-300 ml esnegain
-2 gorringo
-Gurina
Prestateko erea:
Arrainari azala kendu eta xerrak aterako doguz. Gatza bota eta xerrak zartagin baten gurinagaz prijiduko doguz alde bietatik gorritu arte. Txirlak eta txakolina gehitu, eta minutu pare baten eukiko dogu irakiten. Txirlak eta arraina atera, eta azpil baten ipiniko doguz. Esnegaina zartaginera bota eta irakiten eukiko dogu loditu arte. Gorringoak ondo irabiau eta esnegainari botako deutsaguz. Nahasketea irabiauko dogu, saltsea loditu arte. Saltsea gainetik botako deutsagu arrainari eta laba beroan sartuko dogu, apur bat gainerretzeko. Platera perejil apur bategaz apaindu daiteke.
Mihi-arraina, Menier-eraraOsagaiak:
-4 mihi-arrain
-Uruna
-100 g gurin
-16 patata egosi (txikituta)
-2 limoi
-Orioa
-Gatza
-Perejil txikitua
Prestateko erea:
Arrainei azala eta burua kenduko deutseguz. Gatza bota eta urineztatuko doguz. Arrainak oliba oriotan prijiduko doguz alde bietatik gorritu arte (orioa erre barik). Arrainak azpil baten ipiniko doguz. Orioari gurina gehituko deutsagu. Urtzen danean, limoi bien zukua eta perejila botako doguz. Orioa bero-bero botako dogu patata eta arrainaren gainean. Perejil apur bat gehiago erabili daiteke platera apaintzeko.
Intxaur-saltseaOsagaiak:
-2 l esne
-250 g intxaur (zurituak)
-250 g azukre
-3 kanela-txotxa
Prestateko erea:
Intxaurrak eihoko doguz. Egosten litro bat esne eta kanelea ipiniko doguz: su bizian, hasieran (bost minutu), eta su eztian gero. Intxaurrak gehituko doguz. Irakiten hasten danean, azukerea botako dogu. Beharrezkoa danean, apurka-apurka joango gara beste litro bat esnea (bero) botaten, saltsea loditu arte. Hotzituko dogu. Kanela-hautsa botako deutsagu.