Osagaiak:
- 500 ml bexamel (hau egiteko, 400 ml esne, 100 g gurin, koilarakada bi urun eta gatz apur bat erabiliko doguz)
- 8 gorringo
- 8 zuringo
- 250 g Idiazabal gaztai (arraspaua)
- Gatza
- Gurina
- Piperbeltz zuria (gustukoa bada)
Prestateko erea:
Bexamelari gorringoak gehituko deutsaguz, eta, kontu handiz, gaztai arraspaua. Zuringoak edur-punturaino irabiauko doguz eta oreagaz nahastatuko dogu. Gatza eta piperbeltz zuria botako doguz, eta dana nahastatuko dogu. Molde bat gurinagaz igurtziko dogu eta orea hara bota, harik eta moldearen herena bete arte. Labara sartuko dogu 200 gradutan eta han 20 minutu inguru eukiko dogu. Bero serbiduten bada, gozoago egongo da.