Testua: Juan Luis Goikoetxea; irudia: Aritz Albaizar
PERU -Amerika- eta PETRA -Jordania- ideologia desberdineko neba-arrebok JAMAIKA bider entzun duzue “eta TIRO -Libano- eta TIRO†jardun gabe, hobe dela harreman SUABIA -Alemania-, batez ere, 2013 abiatu berrian. Edo baino eta erabiltzea mesedegarriago zaizuela, LEWIS eta HARRIS -Erresuma Batua- uharte bakarrak bezala. Batak EUSKADI, besteak EUSKAL HERRIA? Norbaitek beharko du argitu, erabaki BETLEEM dela euskaraz, ez BELEN; ALICANTE ALACANT den era berean.
Ez ote digute arrotzek adarra joko? BURKINA FASOko biztanleek kontatzen dute UAGADUGU hiriburuari gipuzkerakoek UAGADEGU deitzen diotela eta bizkaierakoek UAGADOGU eta Zuberoakoek UAGADÜGÜ, baina UAGADUGU UAGADUGU dela.
Bereziak gara euskaldunok, baina ez hain. UR Iraken da; URARTU Armenian; URI Suitzan; NAFARRURI, ostera, ERRIOXAn. Bidaia dezagun bagaratik geugarara.
NOLA -Italia- zabiltzate MISSISSIPPIren idazkeraz eztabaidan? NORA -Italia- joateko? Bizitzak legez ibai luze hark kontsonanteak baino gehiago izango ditu bihurguneak. Adostasunerako M bat gehitu behar bazaio, ipini eta kito. Ados bagara, izan bedi MMISSISSIPPI. Zer axola dio?
Bestalde, zertara garamatza zaramaren marmarrak, muturreko jarrerak? Dio batak: PO onartu behar dela; erantzuten du besteak: KONSTANTINOPOLIS onetsi behar dela. Zergatik ez berba bietan agertzen den PO jaso eta POLIS biontzat hartu?
Azken baten, “TIRO eta TIRO†jardun barik, Europa honetako krisian ere, agian, TXEKIAren bidea interesgarrien. Zergatik ez elkar hartu eta JAN MAYEN -Norvegia-.