Tu es petrus...

Aikor aldizkaria 2013ko ots. 25a, 14:23

Ratzinger Aita Santuak orain dela gutxi dimititu izanak agerian utzi du eliza katolikoak hainbat hamarkadetatik hona duen krisi sakona. Domeketako mezetan ikusgai dagoen krisia da, gero eta eliztar eta apaiz gutxiago dituzten mezetan. Gelditzen doazen banakak alferrik, eta halako egoerak erremediatzen dituen miraririk ez dagoela, agertzen dira zenbait parrokiaren beharrizanez arduratzeko. Eliza katolikoak duen bezeroen galera eta bokazioen falta sakonagoa eta estrukturala den krisi baten icebergaren tontorra dira. Tirania moralaren krisia da, azken hamazazpi mendeetan sekta kristau honek historikoki erabili duena, Erromako estatu inperialaren erlijio ofiziala bihurtu zenetik hona. Eliza katolikoaren boterea, duen eragin politikoa eta soziala, tirania moral horretan hain zuzen ere dago oinarrituta, mundu osoan zehar milaka pertsonen kontzientzian oraindik eragina duen tirania. Ona da zama hori arrailtzea eta kontzientziak aske izatea, nahiz eta horrek eliza katolikoaren amaiera ekarrri. Nigatik bada... infernura joan daitezela!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).