Arrautzak, foiez eta onddoz beteak

Aikor aldizkaria 2013ko mar. 25a, 10:00

Osagaiak (lau lagunentzat): - 4 arrautza - 100 g kataifi pasta - 25 g gula - 25 g onddo - 25 g foie - Makailao-azalak - Porru bat - 3 berakatz-atal - Pipermin bat - Sukaldeko filma - Kiwi zukua - Izotz sikua - Gurin apur bat Prestetako erea: Makailao-azalak eta berakatz-atal bat oriotan ipini eta azukre apur bat botako dogu. Ondoren, pil-pil saltsea egingo dogu makailao-azalen gelatineagaz eta orioagaz. Geroko gordeko doguz. Gulak arin prijiduko doguz su bizian beste berakatz-atal bategaz, eta hareek be geroko gordeko doguz. Beste berakatz-atala eta onddoak xaflatan ebagi eta arin prijiduko doguz. Porrua be zatitu eta arin prijiduko dogu. Habia bat egingo dogu kataifi pasteagaz. Horretarako, molde txiki batzuk hartu eta pastaz beteko doguz. Habia bakotxean gurin apur bat ipiniko dogu eta laban sartuko doguz 15 minutuan, 180 gradutan. Labatik atera eta, hotzitzen diranean, moldeetatik aterako ditugu. Beste alde batetik, flanak egiteko lau molde hartuko doguz eta bakotxean arrautza bat, foiea eta onddoak ipiniko doguz. Moldeak filmaz forratuko doguz eta bost minutu inguru eukiko doguz irakiten. Kazuela baten ura ipiniko dogu izotzagaz, eta bertan hotzituko doguz arrautzak. Arrautzak moldeetatik atera eta habietan ipiniko doguz. Gainetik gulak, pil-pil saltsea eta porrua botako deutseguz. Habia bakotxa plater baten ipini eta haren inguruan kiwi zukua eta izotz sikua ipiniko doguz.