Osagaiak (lau lagunentzat):
- 4 zapo zati (250 gramokoak)
- 600 g ziza
- 300 g txirla
- Ardao zuria (basokada bat)
- Arrain-saldea (basokada bat)
- Urun apur bat
- Perexila
- 3 berakatz-atal
- Kipula bat
- Orioa
- Gatza
Prestetako erea:
Kipulea eta berakatzak txikitu eta buztinezko kazuela baten ipiniko doguz orio apur bategaz, su gozoan. Zapoari gatza bota eta uruneztatu egingo dogu. Kipulea eta berakatzak kolorea hartzen hasten diranean, zapoa gehituko dogu. Minutu bi pasau ondoren, bueltea emongo deutsagu zapoari, eta ardao zuria botako dogu. Lau edo bost minutu gehiago eukiko dogu egosten. Zizak, txirlak eta arrain-saldea gehituko deutsaguz arrainari, eta bost edo sei minutu gehiago eukiko dogu. Noizik behin eragingo deutsagu mobimentu zirkularrak eginez. Eginda dagoanean, perexil apur bat botako dogu gainetik.
Sukaldaritza