Tomate-purea

Aikor aldizkaria 2013ko mai. 27a, 11:09

Osagaiak: -Kipulea (6 koilarakada) -Kilo bat tomate -8 koilarakada orio -60 g arroz -Bezperako ogia (frititua) -Gatza Prestateko erea: Kipulea fritituko dogu. Gorritzen hasten danean, arroza botako dogu. Bost minutu pasau ostean, tomatea (zatituta) botako dogu. Bost minutuan eukiko dogu erregosten eta, ondoren, ura botako dogu. Egosten 35 minutuan izango dogu. Surtatik kendu eta ondo irabiauko dogu. Gatza eta ogi frititua (zatituta) botako deutsaguz atzenean.