“Bordako” tartea

Aikor aldizkaria 2013ko eka. 24a, 09:54

Errezeta: Maite lekerika, sukaldaria

Osagaiak: - Litro bat esne - 100 g. azukre - 100 g. gaztai arraspau - 5 arrautza - Bezperako ogi zati bat - Karamelua (molderako) Prestateko erea: Ogia ordu erdian eukiko dogu esnetan beratzen. Moldea karameluz igurtziko dogu. Zerrendako osagaiak nahasiko doguz eta ondo irabiauko dogu. Nahasketea moldera botako dogu eta labara sartuko dogu 175 gradutan. Bertan egin arte eukiko dogu. Labatik atera eta, hotzitzen danean, tartea moldetik aterako dogu.