Lanpostuak defendatu, etorkizuna irabazi

Aikor aldizkaria 2013ko uzt. 24a, 09:44

Txorierriko Gazte Komunisten Batasuna

Etorkizuna Irabazi Txorierriko Gazte Komunisten Batasunak hausnarketa hau egin du lan-hitzarmen kolektiboen defentsaren haritik: Patronalak edozein preziotan ezarri nahi du lan-erreforma. Horregatik, langileok lanpostua eta etorkizun egoki bat bermatzeko dugun bide bakarra borroka bateratua da. Izan ere, hitzarmen kolektiboen defentsa pausu bat da burgesiaren nahien kontrako erresistentzian. Enpresariek langileen aurka jo dute, lan-indarraren esplotazioa handitzeko eta langileok lortutako eskubideak ezabatzeko. Modu hori bada kapitalismoak krisi estrukturalari aurre egiteko duen bide bakarra. Kapitalismopean gutxi batzuk aberasten dira gehiengoaren lanari esker. Krisi honetan haiek aberatsagoak bihurtzen ari dira; eta gu, pobreagoak. Burgesiak langabezia-tasaren igoera, enplegu-kolokatasuna eta bizi-kostu altuak erabiltzen ditu etekin handiagoak ateratzeko. Bestalde, sindikatuen arteko desadostasunak langileen egoera ahuldu du azken urteotan. Desadostasun hori sindikatuen kupularen izate oportunistarengatik izan da. Zentzu honetan, gizarte-klase berdinekoak garenez, gure etsaiei denok bat eginez egin behar diegu aurre, gure kolpeak norabide berdinerantz joan behar dira. Gazte Komunisten Batasunetik hurrengoa proposatzen dugu: langileok oinarritik hasi behar gara batasuna egiteko, lantoki bakoitzean eztabaidak, ekintzak eta lortu beharreko helburuak antolatuz. Denok batera eraiki ahal ditugu antolakuntza-ereduak, borroka goi-mailetara eraman eta, horrela, gure helburuei heldu ahal izateko. Sindikalismo borrokalaria berreskuratzea guztion erantzukizuna da, Pakto Soziala bertan behera utziz eta oligarkiaren aurrean gure jarrera indartuz.