Erromesaren tartea

Aikor aldizkaria 2013ko uzt. 24a, 09:57

t: Maite Lekerika

Osagaiak: - Gurin apur bat - Hostore-orri bat - Kilo erdi almendra eihoa - Kilo erdi azukre - 6 arrautza - Koilarakada txiki bat kanela - Kopa bat ardao goxo - 200 g glas azukre Prestetako erea: Tartak egiteko molde bat gurinagaz igurtziko dogu, eta bertan hostorea zabalduko dogu. Ontzi baten almendrea, azukerea eta kanelea ipiniko doguz, eta ardaoa eta arrautzak gehituko doguz, banan-banan. Osagaiak ondo nahastuko doguz eta nahastea hostorearen gainean botako dogu. Laban 175 gradutan eukiko dogu harik eta tartea egiten dan arte. Labatik atera eta hotzitzen danean, glas azukerea botako dogu gainetik.