Hau bai hau!

Aikor aldizkaria 2013ko ira. 26a, 10:18

t: Joseba Butroe, irakaslea

Egia esateko, mira eginda edo harrituta geratzeko motiborik ez dugu faltan. Komunikazio teknologiei esker munduko berri dugunetik entretenituta bizi gara. Lehen, ba, pasadizo xelebreren bat edo beste modan egoten zen denbora batean, luzaroan batzuetan: ez dakit non, ez dakit nori gertatua... Hango barreak! Haren barreak! Orain ere lehengo antzera, xelebrekeriarik ez da falta, baina askoz ere arinago eta lasterrago agertzen eta desagertzen dira, ze gaur egun “suzedido”ren bat zabaldu orduko beste pilo bat egoten dira ilara egiten, itxaroten, telebistetan.... Eta zer esanik ez Interneten, hor bai hor entretenimendu amaigabea! Baina txarrena azkenean dena entretenimendua dela pentsatzera heldu gaitezkeela. Xelebrekeria baten ostean halako bonbardeo batzuen albisteak komentatzen dira naturaltasunez, edo langabeziaren datuak, edo... Baina inportanteena kafekoletxeak edo antzeko graziak dira, ze bizitzen jarraitzeko animo apur bat ere behar da-ta, ezta? Baina, egia esateko, larritzeko modukoak dira gaurko portaerak: txikikeriekin motibatu eta gauza serioekin askok zirkinik ere ez.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).