Asmo txarrak susmo txarra dakar

Aikor aldizkaria 2013ko urr. 24a, 09:40

Izarne Agirre, irakaslea

Zilegitasun osoz eta legearen izenean etorri ziren eta eraman zituzten. Hamazortzi izan ziren. Giza eskubideen alde, herritik herrira, lanean ibili diren beste hainbatekin batera, 18 langile. Ai barkatu! Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduko kide ziren. Hortxe dago delitua! Nola ez lehenago konturatu! Giza eskubideen alde lan egin daiteke, baina terrorismo delitua omen da bertoko preso eta iheslarien defentsan aritzea. Ez dute ezta entzun ere egin nahi hortaz, isildu eta isilarazi! Nola ba! Nola isildu milaka lagun, familia, herrikide? Nola? Zelan ez naiz lehenago konturatu! Nik uste nuen Madrilen, gainetik kendu nahi gintuztela eta horrela geuretzat ere bakea. Baina bai zera! Asmo txarrak susmo txarra dakar. Beste ate bat ireki nahi zuten, beste makroepaiketa bat, zigorrak, jendea mindu, erre, nekarazi… 18 lagun atxilotu eta askatu! Zer ote dago horren atzetik? Trumoi eta ekaitz izugarria ibili da joan diren asteotan; hala ere, elkartasun tantek busti zuten Bilbo, milaka tanta, itsaso zabala. Iraun dezala, bada, indar horrek, zoritxarrez, oraindik beharko da eta!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).