Goitik behera barik, zeharretara begitu!

Aikor aldizkaria 2013ko aza. 28a, 12:23

t: Txelu Revuelta, irakaslea

Ez, ez nabiltzue Berria-ren hitz kurutzatuak osotzen hasi aurretxuko ar­gibideen ganean. Kontua da lehengo egunean, Iberdrolak Bilbon daukan egoitzatik paraje nenbilela, jauntxo ba­rriek altzau eta gotortutako eraikinari begira lotu nintxakola. Segidan pentsau neban horren altuera handiko torrean bertako nagusien artean goitik beherako begiradak ugari izango zirala, ezinbestean. Askoren esanetan, egun gizartea de­mokratikoagoa da, eta danok eskubide berberak izanik, gizon-emakumeen arteko hartu-emonak alkarrizketan eta eretxi trukaketan munarritu behar dira, guztiok onuradun izan gaitezan. Esan eta izan, halan beharko leuke… Beraz, batzuetan sikeran, lankide-la­gun hurkoaren ekarriari etenbako muzin egin ordez, jarri daigun horizontalidadea praktikan, zeharretara begituta. Akabuan, gehienok albokoaren beharrizana dogun ibiltariak gara eta aldatsgora, bizkor edo oine-oine, alkarlanean bideak urratzen gabilz. Bidean barrena, aukeran, neuk be nahiago dot goitik behera barik zeharretara begitu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).