Bizi-bizirik Gabonetan

Aikor aldizkaria 2013ko abe. 16a, 15:08

Gabonetan gaude. Bai, bagaude. Eta krisian ere bai. Kokotaraino gauzka krisiak. Kokotaraino gaude berari buruz hitz egiten eta berari buruz entzuten. Baina bada oraindik dagokiguna. Neurri batean edo bestean, guztiok nabaritu dugu bere eragina. Eta askok, gainera, bere alderdirik krudelena ezagutu dute. Baina Gabonetan gaude eta, bakoitzak ahal duen neurrian, beste ahalegin txiki bat egitea ere badagokigu. Oso ahalegin handia kasu batzuetan, zoritzarrez ezinezkoa dena beste batzuetan. Familia eta lagunekin egoteko garaia izateaz gainera, Gabonak gastatzeko garaia ere badirelako. Otorduak lankideekin eta lagunekin, opariak seme-alabentzat, detaile bat amaginarrebarentzat eta beste bat ilobarentzat, kopa bat aspaldian ikusi ez ditugun lagunekin, opari dezente bat bikotearentzat, benetan merezi duelako, Gabon gaueko afaria, Urte Zaharrekoa, hurrengo eguneko bazkaria... turroirik eta xanpainarik edukiko dugu aurten? Azken urteetako eta hilabeteetako salmentak zelan joan diren kontuan hartuta, merkatariek beste galdera bat dute buruan: salmenta nahikorik edukiko ote dugu? Eta Gabonei begira, hamaika estrategia eta kanpaina jarri dituzte martxan kontsumoa bultzatzeko. Deskontu bereziak, 2x1 sustapenak, diru-txartelak oparitzea, Gabonetako otzarak zozketatzea, oparitxoak ematea... Begiradatxoa bota diogu Txorierriko merkataritzak eskaintzen digunari eta, egia esan, aukera zabala dugu bailaran. Otordurako erosketak, esate baterako, auzoko edo herriko betiko dendetan egin ditzakegu. Gainera, kasu gehienetan kalitatea ez ezik bertoko produktuak ere eskaintzen dizkigute. Eta zergatik autoa edo trena hartu lagunekin koparen bat hartzeko edo afaritxo bat egiteko, berton jatetxe eta taberna ugari baditugu? Batzuen ustez, lan gogorra dena dagokigu orain: familiarentzako opariak edo detaileak erostea. Umeekin erraz dugu, zer nahi duten aspaldi honetan behin eta berriro esan digutelako. Ahal dena egingo da. Baina gainontzekoekin asmatzea beste gauza bat da, pistaren bat ere eman ez digutelako. Kasu honetan ere ahal dena egingo da. Pistarik eman digutela? Ba, askoz errazagoa. Liburuak eros ditzakegu, arropa, bitxiak, loreak, etxetresna elektrikoak, txakolina eta ardoa... Hamaika ideia Buruan zerbait originalagoa badugu, ile-apaindegiek edo estetika-zentroek eskaintzen dizkiguten opari-txekeekin saiatu ahal gara. Edo hizkuntza edo hipika ikastaro bat oparitu, zergatik ez? Are gehiago, xahutzeko ez gaudela pentsatzen badugu, praktikoagoak izan gaitezke eta gure senideren bati hortz-konponketa oparitu. Edo autoaren azterketa, edo aspaldian duen kontraktura osatzeko masajea, edo lorategian ipintzeko landare batzuk, edo guztien artean diru apur bat ipini eta koltxoi egokia erosi... Bai, arrazoia, beharbada ez dira irribarre handia sorrarazten duten opari horietakoak, baina haien beharra duenari laguntzen badiote, ba ongi etorriak! Hurrengo orrialdeetan ikusiko duzuenez, Txorierrin hamaika ideia ditugu Gabonetarako. Esparru ezberdinetakoak. Egin behar dugun gauza bakarra da apur bat pentsatzea zerekin nahi dugun senideak eta lagunak aho zabalik utzi. Erabakitzea praktikoak izan nahi dugun, ala originalak. Gainera, etxean bertan erosteak ekartzen dizkigun abantailak ere hartu behar ditugu kontuan. Ez dugu autoaren beharrik eta ez dugu denborarik galtzen. Era berean, gure merkatariek erraztasunak eskaintzen dizkigute eta, ezagutzen gaituztenez, tratu pertsonalizatua ematen digute. Hurbiltasuna, kalitatea eta prezio onak izatea beren balio erantsiak dira. Eta noski, herrian erosten eta kontsumitzen badugu, bertoko ekonomia pizten laguntzen dugu eta bizitza sortzen dugu gure kaleetan. Ea guztion artean Zure menua prestatu! Abelino arrandegia, Sondika Alaia fruta-denda, Zamudio Alberto harategia, Zamudio Imaz harategia, Derio Iratxo ogitegia eta gozotegia, Sondika Koloretakoak fruta-denda, Larrabetzu Leandro Landeta, Zamudio Miguel harategia, Derio Ni más ni menos, Derio Oiz fruta-denda, Zamudio Peñasko arrandegia, Zamudio Sarrikola ogitegia eta gozotegia, Larrabetzu Victor harategia, Sondika Trago eta pintxoren bat hartzeko... Adarve taberna, Derio Amairu taberna, Zamudio Eleixalde taberna, Derio Rafi bar, Zamudio Trippy taberna, Derio Ederra zara! Amar ile-apaindegia, Zamudio Galaisa ile-apaindegia eta estetika zentroa, Sondika Goizalde estetika zentroa, Larrabetzu Leire Begoña ile-apaindegia eta estetika zentroa, Derio Mari Antonia ile-apaindegia, Zamudio Zuriñe Bilbao estetika zentroa, Derio Mokadu goxo bat Bidegorri taberna, Zamudio Tik tak ogitartekoak, Derio Bazkariak eta afariak etxetik kanpo Ankapalu sagardotegia, Larrabetzu Aramendi erretegia, Zamudio Aretxarte hotela, Zamudio Aurregoiti taberna, Loiu Erreka ondo erretegia, Zamudio Gaminiz jatetxea, Zamudio Goikotaberna jatetxea, Lezama Iazi jatetxea, Derio Jana jatetxea, Zamudio Lejarrene jatetxea, Lezama San Isidro jatetxea, Derio Sirocco jatetxea, Larrabetzu Urrejola jatetxea, Lezama Otorduak laguntzeko Garmendia ardoak, Zamudio Patxi Koop, Zamudio Magalarte txakolina, Zamudio eta Lezama Basalbeitiko txakolina, Lezama Irribarre egin! Aldekone hortz-klinika, Derio Hortz-klinika Idoia Zubieta, Zamudio Hortz-klinika Jasone, Derio Txorierri hortz-klinika, Sondika Zainduz hortz-klinika, Derio Begiradak Optika Ikuslan, Zamudio Autoa, beti prest Astikene motor, Derio Ford Goiri, Sondika Talleres Juan Andres, Zamudio Zamudio motor Irakurtzeko... Sondika liburu-denda Zamudio liburu-denda Marmolari bat behar baduzu... Goyo marmolgintza, Derio Txorierri marmolgintza, Zamudio Dotore jantzita Gorbea mertzeria, Zamudio Tximeleta haur-moda, Derio Informatika RPM, Zamudio Kapritxo bat Ruben erloju-denda eta bitxitegia, Zamudio Zure animaliarentzat Henar-Ortuondo albaitaritza, Derio Lezama albaitaritza klinika Santimami albaitaritza, Zamudio Inprimaziorik behar? Cianoplan, Zamudio Eraberritzeren bat? Aislamientos Derio Elorrieta instalaciones, Derio Iñigo Barcena igeltseroa, Zamudio Zerbait etxerako? Altzariak, Mungia Arteaga koltxoi-denda, Derio Elekma etxetresna elektrikoak, Loiu Komodin koltxoiak, Sondika Luz Zamudio, Zamudio Betiko oroipenak Oskarbi fotografoak, Zamudio Edozein izapidetarako Luis Fernando Agirre aholkularitza, Sondika Sabin Askolizaga aholkularitza, Sondika Beti da ikasteko momentua AM ingeles eskola, Sondika eta Lezama Hipika Aretxalde, Lezama Politeknika Ikastegia Txorierri, Derio Txepetxa AEK euskaltegia, Derio Txorierriko udal euskaltegia, Derio Loreek inguratuak Kima landareak, Lezama Liliak lore-denda, Derio SAT Legu baratzezaintza eta baso landareak, Lezama Yedra lore-denda, Sondika Zortea tentatu! Loteria Lezama Dena baserrirako Lezamako baserritarren elkartea Zamudioko baserritarren elkartea Autorik edo garraiorik behar? M.A. Lekue garraiolaria, Larrabetzu Nire auto, Derio Gozokiak Goxo-goxo Lohitzun, Lezama Zaindu! Arantza Amondarain ginekologoa, Derio Izpilen parafarmatzia eta belar-denda, Sondika Lasai osteopatia zentroa, Derio Garbiketa edo zaintze-zerbitzurik? Inbisa servicios y medio ambiente, Derio Loregarbi garbiketa zerbitzuak, Derio Pisuren bat Txorierrin? Inmobiliaria Txorierri, Sondika Planik ez? Sondikako Kultur Etxea