Bizi legeak dio/ argi bezain idor/ gaztea hilkor dela/ zaharra derrigor./ Herri batez, ordea/ zergatik ez aitor/ hain zahar dela zeren/ sortu zen ez-hilkor?/ Ba, hala izan dadin/ indar bat dabil hor.
Indartsua, sotila, iradokitzailea eta herrikoia da, baina, batez be baikorra Mikel Markezen hamargarren diskoa, Indar bat dabil hor.
Une gaziotan -mezu ezkorrak, krisia- gozotasunez aurkeztu deuskuz kantak mikrofono aurrean. Ez ete da, bada, gauzak aldatzeko unea? itauntzen dau errenteriarrak.
Hamairu doinu konposatu ditu alkarlanean: Gauza xumeetan; Ez dala aski; No time for love edota Xahoren twet deritxana.
Kanta horretaz itaunduta irribarre egiten dau Markezek. Ez dauka twitterrik eta sare sozialak gure bizitzaren parte bihurtu diren ezkero, twet baten neurriko kanta idatzi gura eban, 40 karakteretakoa.
Dinotsat baikor edo ezkor, ez dakit baina, gauzak aldatu egin dira, bada, Xaho, twet baten egoteko!... Barre artean biribiltzen dau alkarrizketea: Xaho biziko balitz, seguru twitterren ibiliko litzatekeena!
Xahoren, Campionen,/ Xalbadorren herri hau/ esnatzen denean/ Agirreren, Monzonen,/ Matalazen herri hau/ elkartzen denean/ inperialismoa, intrantsigentzia,/ has daitezela dardarka.../