Gabonetako menua

Aikor aldizkaria 2013ko abe. 16a, 15:38

Errezetak: Maite Lekerika

Izokin-patea Osagaiak: -200 g izokin fresko -100 g Philadelphia gaztai -Koilarakada bi esnegain -Koilarakada bat piperrauts gozo -Koilarakada bat aneta (gustukoa bada bedar hau) -Orioa, gatza eta piperbeltz zuria Prestetako erea: Izokina orio apur bategaz prijiduko dogu. Hotzitu eta txikituko dogu. Katilu baten izokina, gaztaia, esnegaina, piperrautsa, aneta, gatza eta piperbeltz zuria nahastuko doguz. Hotzitzen itxiko dogu, mahaira atera aurretik. Arrain eta itsaskien zortzikoa Osagaiak (sei lagunentzat): -600 g zapo (dadotan ebagita) -400 g txirla -18 otarrainxka -12 muskuilu -2 kipula ertain -Kopa bat koñak -Kopa bat ardao zuri -50 g gurin -Gatza -Saltsa amerikarra: -Kipula handi bat -Porru bat -Azenario eder bat -250 g ganba-azala eta buru -Kopa bat koñak -Ardao zuri apur bat -Koilarakada bat tomate prijidu -Litro bat arrain-salda -Orioa eta gatza Prestetako erea: Kipula ondo txikitu eta buztinezko kazuela baten erregosiko dogu gurinagaz. Eginda dagoanean, arraina eta itsaskiak botako deutsaguz. Egiten diranean, koñaka bota eta sua emongo deutsagu. Ostean ardaoa bota eta minutu bian izango dogu egiten. Saltsa amerikarra gehituko dogu. Saltsa amerikarra: barazkiak txikitu eta prijiduko doguz. Tomatea gehituko dogu, ardao zuri apur bat, saldea eta gatza. Zu eztitan egosiko dogu, 20 minutuan. Ganba-azalak eta buruak orio apur bategaz prijiduko doguz zartagin baten. Koñaka bota eta erreko dogu. Ardao zuria botako dogu eta minutu bian itxiko dogu irakiten. Barazkiei gehituko deutsegu. Irabiagailutik pasauko dogu, eta txinotik be bai. Polboroiak Osagaiak: -Kilo bat urin -400 g txarri-gantza -400 g glas azukerea -250 g almendra eiho -250 g hur eiho -Kanela-hautsa Prestetako erea: Labea 160 gradutan berotuko dogu. Azpil baten urina zabalduko dogu eta erreko dogu, harik eta kolorea hartzen dauen arte. Txarri-gantza, azukerea, almendrak, hurrak eta kanela-hauts apur bat gehituko doguz. Osagaiak nahastu eta orea landuko dogu, ondo loditu arte. Orea arrabol batez zabalduko dogu. Gitxi gorabehera zentimetro bateko lodierea euki beharko dau. Polboroi-formako zatiak egingo doguz. Soberakinak be aprobetxauko doguz, barriro orea egiteko. Polboroiak azpil baten ipini eta labara sartuko doguz, kolore polita hartu arte. Labatik atera eta gainetik kanela-hautsa edo glas azukerea bota ahal deutsegu.