Makailao freskoa, papillote eran

Aikor aldizkaria 2014ko urt. 27a, 14:36

t: Maite Lekerika

Osagaiak (lau lagunentzat): -4 makailao zati (200 gramokoak) -12 Cherry tomate (garbituak) -4 ziza (tiratan moztuak) -Orioa eta gatza -Aluminio-paper 4 lauki Pikillo-saltsea egiteko: -Kipula txiki bat -6 pikillo piper -200 ml esnegain -Orioa eta gatza Prestetako erea: Tomateak eta zizak orio apur baten erregosiko doguz. Aluminio-paper bakotxaren erdian makailao zati bat ipiniko dogu eta hori orio apur batez igurtziko dogu. Gatza be botako deutsagu. Makailaoaren gainean tomateak eta zizak ipiniko doguz. Aluminio-paperak tolestu eta pakete txikiak egingo ditugu. Ondo itxita dagozala, labara sartuko ditugu 200 gradutan eta han 20-25 minutu inguru eukiko doguz. Makailao zatiak paperetik atera eta bakotxa plater baten ipiniko dogu. Pikillo-satsa bategaz lagunduko doguz. Pikillo-saltsea: Kipulea oriotan erregosiko dogu. Pikillo piperrak eta esnegaina gehituko doguz. Horreek apur bat egosi eta irabiauko doguz. Behar dauen gatza botako deutsagu saltseari.