Osagaiak: (lau lagunentzat):
-24 muskuilu
-3 porru
-Apio apur bat
-3 Gorringo
-Kopa bat ardao zuri
-250 g gurina
-Koilarakada bat limoi-zuku
-Oliba orioa
-Gatza
-Perejila
Prestetako erea:
Muskuiluak garbituko doguz. Kazuela baten ardaoa eta apioa ipiniko doguz eta muskuiluak bertan egosiko doguz, harik eta zabaltzen diran arte. Bestalde, porruak dadotan ebagi eta zartagin baten erregosiko doguz orio apur bat erabilita. Muskuiluen gainetik botako doguz. Muskuiluak erretilu baten ipiniko doguz. Gurina urtuko dogu. Zukua eta gorringoak harrotuko doguz eta gurina pixkanaka-pixkanaka joango gara gehitzen. Muskuiluak labara sartu eta gainerreko doguz. Perejila botako deutsegu gainetik.
Sukaldaritza