“<i>Mis aitas dicen…”</i>, eta amak mutu, ala?

Aikor aldizkaria 2014ko urt. 27a, 14:41
t: Jasone Astola, irakaslea
Gazteleraz hitz egiten dutenean, eta zoritxarrez sarri egiten dute, gure gazteen artean, aspalditik oso zabalduta dabilen erailera da. Bilboko ZINEBI jaialdian ematen ari ziren laburmetraia batean, esaterako, “porque mis aitas no me dejaron…” zioen aktoreetako batek. Ezin dezaket sinetsi Euskal Herrian aita bat baino gehiago duen hainbeste ume dagoenik. Euskaraz berba egin beharrean, gazteleraz egin eta zenbait hitz euskaraz erabiltzea nahi baino ohikoagoa da, baina erabiltzen dutena zuzen erabiliko balute, sikeran. Hau da, “Mi aita y mi ama dicen…” edo “Aita y ama dicen…” eta mota horretakoak. Are gehiago, bigarren aukera lehenengoa baino egokiagoa, euskarari dagokionez, behintzat. Euskaldunok ez baitugu etxekoen gaineko jabetza adierazteko ohiturarik izan; izan ere, gaztelaniaren eraginez etorri zaigun moda berria da hori. Horrela, “Gurasoek esan didate” edo “Amak dio …” erabiliko dugu eta ez “Nire amak dio …”. Posesiboa erabiltzekotan, “Gure amak …” edo “Joseba geureak …” esango genuke. Beraz, ea “Mis aitas dicen...” hori aita bat baino gehiago dutenen kasurako utzi eta “Aita y ama dicen” horretatik “Aitak eta amak diote” desiratura etortzeko gauza garen. Badakizue, ogi gogorrari, hagin zorrotza!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).