Aingeruen bolatxoak

Aikor aldizkaria 2014ko ots. 24a, 11:11

t: Maite Lekerika

Osagaiak: -½ kg almendra ehoa -½ kg glas azukre - Sei gorringo -Arrautza irabiatu bat -Gurina Prestetako erea: Ontzi sakon baten almendrea eta azukerea nahastuko doguz. Gorringoak banan-banan gehituko doguz eta beste osagaiakaz nahastuko doguz, masa trinko bat lortu arte. Bolatxoak egingo doguz. Labako plakea gurinaz igurtziko dogu. Bolatxoak han ipiniko doguz eta arrautza irabiatuaz pintauko doguz. Laban 210 gradutan eukiko doguz kolore gorria hartu arte.