Osagaiak (lau lagunentzat):
- 1 kg zankarroi
- Kipula txiki bat
- Zanoria txiki bat
- Kuiatxo txiki bat Nik kalabazin esango nuke
- Koilarakada bat urun
- 350 ml esne
- 3 arrautza
- Orioa eta gatza
Prestetako erea:
Okelea presinozko lapiko baten egosiko dogu, 50 minutu inguru (bezperan egiten badogu, hobeto). Okelea xerra finetan ebagiko dogu. Barazkiak txikitu eta orio apur baten prijiduko doguz xerrak, su eztitan. Uruna gehitu eta eragin egingo dogu. Esnea be gehituko dogu, apurka-apurka eragiten dogun bitartean. Ondo egosiko dogu.
Okela-xerra baten gainean betegarria ipiniko dogu, eta, horren gainean, beste xerra bat. Uruneztatu, arrautzatik pasau eta prijiduko dogu. Zankarroia patata pure bategaz aterako dogu mahaira.
Sukaldaritza