Lezamako semaforoak

Aikor aldizkaria 2014ko mar. 25a, 09:19

t: Jabier Lekerika

Udaberriko atarian gaudela, Lezamako herri politetik pasatzen garenok herria ikusteaz disfrutatzen dugu. Baina oraindik ere ez dago ezta arduradun bat ere bertatik igarotzeari bideak arintzeko prest. Gidariek autoa semaforoetan gelditu behar ez izateko egin behar den lana ez da hain gatza: botoitxo bat ipini eta oinezkoek, errepidea gurutzatu nahi dutenean, hura sakatu eta bidea libre izango dute. Semaforoak dauden moduan uzteko arrazoiak ez ditut ikusi, inork ez diolako erantzun eman eskera honi. Hala ere, semaforoen sistema aldatzeko arrazoien artean hauek biak aipa ditzakegu: - Energia aurreztea. Urtero herritik pasatzen diren milaka autoek beren bideari gelditu behar izan barik jarraitu ahalko baliote, energia aurreztuko litzateke. - Kutsadura. Autoek semaforoetan gelditu behar ezean, ihes-hodietatik ateratzen den kea gutxituko litzateke eta Lezama herri apur bat garbiagoa izango litzateke. Eta aipatutako arrazoi biek pisu handirik ez balute, nire ustez nahikoa da semaforoetan gelditu behar ez izateak herritarrei eta erbestekoei ekarriko liguken poza. Nik behintzat ez dut inor ezagutzen semaforoen alde dagoenik. Begiratu ondoko herriei: Zamudion, esate baterako, botoitxoa sakatuta funtzionatzen dute eta Zornotzan ez dago ezta semaforo bat ere. Ea, mugitu herri ordezkariak, erantzun herritarron eskariei, eta itsu eta gor-mutu egon beharrean, aurrera jo. Eta semaforoen sistema aldatzeko arrazoirik ikusten ez baduzue, kanpoko egiaztatzaileei galdetu. Beharbada, Ram Manikkalingam prest azalduko da semaforoak alferrekoak direla egiaztatzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).