Ixone Zubieta, Tximintx Derioko euskera elkarteko kidea
Ez da erabaki erreza, gurasook hartu beharrekoa semea edo alaba eskolaratzean. Kontuan hartzen dira kokapena, eraikuntza, irakaste metodologia… eta zelan ez, hizkuntza edo eredua. Beharbada, nik ezin ditut ulertu guraso erdaldunek seme-alabak D ereduan matrikulatzean izaten dituzten burukominak, nire ama-hizkuntza den euskara ikasi, transmititu ahal izan dudalako, eta euskaraz bizi.
Baina zergatik beldur horiek euskararekin? Zergatik hiru eleduna den gure sistemak ingelera irakatsiko duela pentsatzeak ez die hainbeste beldur ematen?
Honen harira eta beldur horiek apur bat uxatzeko asmoz, Deioko Tximintx euskara elkarteak, eskolako guraso elkartearekin batera, Paula Kasaresen “Euskera. Entra un idioma en casa” hitzaldia antolatu du martxoan. Bertan, Paulak argi transmititu zuen euskara aberasgarria dela, elebitasun sistema hau gehitzeko dela, ez kentzeko, eta euskaraz ikasteak ez duela erdara desagerraraziko.
Animatu ditzagun ba gurasoak umeak beldurrik gabe D ereduan matrikulatzera, eta batez ere euskararekiko jarrera positiboa izatera, eskola eta etxearen artean zubiak eraiki ditzaten.